Elkarrekin Mundura programak Mexikora eraman ditu Bizkaiko 10 enpresa, nazioartekotzea eta merkatu berrietarako sarbidea sustatzeko

2023/05/29

Bizkaiko hamar enpresa izan dira Monterey-ra (Mexiko) astebeteko misio komertzial batean joan direnak eta harreman komertzialak hasteko edo zabaltzeko, agenda pertsonalizatu bat jarraituz.

Hauek izan dira parte hartu duten enpresak:  Autolav 2022, S.L., Gaspar Agustin, S.L., Behargintza Txorierri S.L., Equipos Eléctricos S.L., Ironchip Telco S.L., Raypoint Solutions S.L., Riosur Gestión S.L.U., Ostargi Energías Alternativas S.L., Solve IMI S.L. y Aguirrezabal Hermanos S.L.

Bizkaiko Meatzaldea, Enkarterri eta Ezkerraldea, Txorierri eta Mungiako eskualdeetako ehunen bat enpresaren artean egindako diagnostikoaren datuen arabera, Mexiko esportatzeko interes handiena daukan bigarren herrialdea da, eskaintzen dituen negozio-aukerak eta kokapen geografikoa direla eta. Frantziaren ondoren, interes handiena duen herrialdea. Monterey da, Nuevo Leon estatuko hiriburua, Mexikon industria- eta merkataritza-gune garrantzitsua dena. Estatuak BPGaren %7,6 sortzen du eta bere ekonomiaren %24 industria-sektorean dago. Ondorioz, Euskal Herriko enpresen esportaziorako interes-puntu handienetakoa da.

Lehen misio arrakastatsu bati amaiera emanez, bigarren misio komertzial bat programatuta dago maiatzaren 29rako, Frantziara, non 4 enpresek parte hartuko duten.

 

Elkarrekin Mundura proiektuari buruz

Elkarrekin Mundura Bizkaiko ETEen nazioartekotzea eta merkatu berrietarako sarbidea sustatzeko ekimena da. GARAPEN elkarteak Bizkaiko 5 Garapen Agentziarekin elkarlanean antolatzen du.

Proiektua Bizkaiko 5 eskualdetan garatu da (Meatzaldea, Txorierri, Mungialdea, Enkarterri eta Ezkerraldea) hurrengo garapen agentzien laguntzarekin: Meatzaldeko Behargintza, S.L., Behargintza Txorierri S.L., Mungialdeko Behargintza, Enkatur eta Inguralde.

Hauek dira proiektuaren helburuak:

  • Kontinente amerikarrean, nazioarteko merkatu berrietan sartzea erraztea.
  • Nazioartekotze-prozesuetatik eratorritako gastuak murriz
  • Hiru herrialdeetako enpresen arteko sinergiak, osagarritasunak eta gaitasunak baliatzea.
  • Enpresen lehiakortasun-postua hobetzea, negozio-aukera berriak sortuz.
  • Balizko merkataritza-akordioetan sakontzeko interesa duten enpresak atzerrira eramatea.

Proiektu honekin badira 6 edizio non Garapen eta Bizkaiako agentziek misio zuzenak edota alderantzizkoak antolatu dituzten herrialde ezberdinetara, Bizkaiko 100 enpresa baino gehiagoren parte-hartzea ahalbidetuz.