Aurkezpena
Helburuak
Elkarte profesionala da Garapen, eta Euskadiko tokian tokiko erakundeek eratutako garapen-agentziak batzea du xede, helburu hauek oinarri hartuz:
- Tokiko garapenaren gainean kontzeptualizatzea, eta garapen horren proiekzio estrategikoa eta aplikazio operatiboa lantzea.
- Informazio- eta jakintza-trukea sustatzea, lankidetzako proiektuak garatuz.
- Agentziei zerbitzuak ematea interes komuneko gaietan.
- Erakunde publiko zein pribatuen aurrean irizpide eta jarrera bateratuak eratzea, haien ekintza-eremuen barruko gaietan.
Garapen erakunde-sare modura egituratuta dago, agentzia elkartuen arteko konfiantza eta kooperazioa oinarri dituela, eta ikuspegi finantzariotik oreka bermatzen dion egitura minimo eta malgua du.
![BannerPuzzle](https://garapen.net/wp-content/uploads/2021/01/BannerPuzzle.png)
Agentziei zerbitzuak
Honako hauek dira, nagusiki, agentziei ematen dizkiegun zerbitzuak:
Informazioa eta aholkularitza:
Garapeneko kide diren agentzientzako informazioa interesgarria, hainbat bide baliatuz, hala nola txostenak, buletinak eta abar.
Etengabeko prestakuntza:
Neurriko prestakuntza agentzietako langileen beharrei erantzuteko.
Hausnarketa-foroak:
Erronkei buruz elkarrekin hausnartzeko eta esku hartzeko eremu berriak eta tresna eta metodologia berriak identifikatzeko foroak.
Ezagutza kudeatzea:
Agentzien artean esperientziak eta metodologiak trukatuz.
Lankidetza-proiektuak formulatzea eta garatzea:
Interes komuneko gaietan oinarrituta.
Erakundeekiko harremanak:
Agentzien ordezkaritza, hirugarren batzuen aurrean.
Agentzien lana sustatzea eta zabaltzea:
Ekitaldien, argitalpenen, komunikabideetako komunikazioaren eta abarren bidez.