GARAPENek “Elkarrekin Mundura: 2022 – 2023” proiektuaren edizio berri bat abiarazi du, Bizkaiko ETEen nazioartekotzea sustatzeko

2022/11/07

Garapenek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea), Bizkaiko 5 Garapen Agentziarekin lankidetzan, “Elkarrekin Mundura: 2022- 2023” proiektuaren edizio berri bat jarri du abian, Bizkaiko ETEen nazioartekotzea eta merkatu berrietarako sarbidea sustatzeko.

Proiektuaren baitan, Bizkaiko hogei enpresa inguruk 2 merkataritza-misiotan parte hartuko dute, atzerrian, non bakoitzak bere kontaktu-agenda indibidualizatua izango duen, merkataritzako harremanak hasteko edo hedatu ahal izateko.

Zehazki, Frantzia-ra eta México-ra joango dira parte hartu nahi dituzten enpresak edolonako sektorekoak.

Ekimena Bizkaiko 5 eskualdetan garatuko da (Meatzaldea, Txorierri, Mungialdea, Enkarterri eta Ezkerraldean), ondoko garapen-agentzien laguntzarekin: Meatzaldeko Behargintza, S.L., Behargintza Txorierri S.L., Mungialdeko Behargintza, Enkatur eta Inguralde.

“Elkarrekin Mundura: 2022 – 2023” Bizkaiko Foru Aldundiaren Nazioarteko Partzuergoak Sustatzeko Programaren barruan kokatzen da, eta 5 eskualde horietan gauzatzen ari diren nazioartekotze-estrategiaren barruan.

Helburu zehatzak, berriz, hauek dira:

  • Kontinente amerikar eta Europan, nazioarteko merkatu berrietan sartu.
  • Nazioartekotze-prozesuetatik eratorritako gastuak murriztu.
  • Hiru herrialdeetako enpresen arteko sinergiak, osagarritasunak eta gaitasunak baliatu.
  • Enpresen lehiakortasun-postua hobetu, negozio-aukera berriak sortuta.
  • Balizko merkataritza-akordioetan sakontzeko interesa duten enpresak atzerrira eraman.

Proeiktu honekin badira 6 edizio kontsekutibo non Garapen eta Bizkaiako agentziak misio zuzenak edota alderantzizkoak antolatu egin ditu herrialde ezberdinetara, non Bizkaiko 100 enpresa baino gehiago parte hartu izan dute.

Enpresa-ehunak asko baloratzen duen ekimena da, enpresei esportazio-oinarria zabaltzen laguntzen bait die, batez ere kanpoan esperientziarik ez dutenei edo esperientzia gutxi dutenei.

Ekimen honetan parte hartu duten enpresa batzuek zenbait arrazoirengatik ahaztuta zituzten merkatuak berreskuratu ahal izan dituzte, beste batzuek prospekzio-lan handia egin ahal izan dute, bezero eta banatzaile posibleekin harremanetan jarri eta kontratuak itxi ahal izan dituzte.

Testigantza batzuk:

“Mediante la agenda por un lado, pudimos contactar con diferentes empresas de nuestro sector y conocer las distintas maneras de funcionamiento que éstas empresas tenían y, por otro, pudimos obtener contactos muy interesantes para, en caso de implantarnos en el país, poder colaborar junto a ellos.

Por otra parte, animados por nuestra participación en la Misión, hemos realizado un “Plan de Internacionalización” que también ha sido subvencionado por la D.F.B., Plan que va a marcar la estrategia a seguir por la empresa en los próximos años para incrementar nuestra presencia en el exterior.”

“Una vez superada la fase de iniciación en el proyecto de internacionalización para Alemania, nos hemos puesto como siguiente reto el contratar a un responsable de exportación que se ocupará del mercado alemán”