GARAPEN-ek «Enplegu Berdea Ezagutzen» proiektua abiarazi du, pertsonen helburu profesionala zehazten laguntzeko, modu praktikoan eta enplegu berdeei lotuta

2022/09/19

Enplegu Berdea Ezagutzen proiektua gazteek gizarteratzearen eta laneratzearen arloan dituzten premiei erantzun eraginkor eta desberdina emateko beharretik sortu da.

Enplegu Berdea Ezagutzen Garapen Agentzien Euskal Elkartea, Inguralderekin, Egaz Txorierrirekin eta Erandioko Behargintzarekin elkarlanean egindako proiektua da.

Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektua da, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Saila (31/2022 Foru Dekretua).

Proiektuaren helburu nagusia da gazte kalteberenen helburu profesionala zehazten laguntzea, beren gaitasunak, trebetasunak eta interesak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera eskainiz ekonomia zirkularraren hainbat eremutan, eremu berdean, 4 gairen bidez (merkataritza berdea, nekazaritza ekologikoa, hondakinen kudeaketa eta energia berriztagarriak).

Enplegu Berdea Ezagutzen proiektuan parte hartu ahal izango dute 30 urtetik beherako pertsonek, lehen mailako ikasketak dituztenek eta, gehienez ere, erdi-mailako prestakuntza-zikloa dutenek, langabetuek edo ostalaritzan, mezularitzan, muntaketan eta abarretan asteburuetako edo noizbehinkako kontratuak kateatuz xede-talde horrek ezaugarri hauek ditu: ikasketak utzi izana edo, ikasketak amaituta ere, lan-merkatuan modu egonkor eta planifikatu batean sartu ez izana; horrez gain, beren prestakuntza-moduluari hasiera ematen ez dioten pertsonen kopuru handi bat izatea.

Ildo horretan, proiektu honen izaera berritzailea elementu honetan oinarritzen da: Enplegu berdeari lotutako etorkizuneko aukerak ezagutzea, probatzea edo hurbiltzea, behar diren baldintzak, lanpostuen funtzioak, garatu beharreko zereginak eta abar barrutik ezagututa; horrela, errealitatetik balioetsi ahal izango dute etorkizunean ikusten duten enplegu bat den, eta, horrela, denboran luzatutako formazioetan eta frustrazioetan abandonatzea saihestu ahal izango dute.