GARAPEN elkartearen Batzar Orokorra ostiralean egin zen

2023/12/04

GARAPEN elkartearen Batzar Orokorra joan den abenduaren 1ean bildu zen Eibarren. Erabakitzeko edukien atalean 2024ko kudeaketa-plana eta aurrekontua onartu ziren, Andoaingo Udalaren ordez Beterri-Buruntza mankomunitatearen sarrera, Bermeoko Udalaren sarrera Erandioko Udalaren ordez eta Garapen elkartearen estutuak eguneratu ziren, Batzordearen agintaldia 2 urtetik 4 urtera luzatzeko helburuarekin.

Bestalde, Batzarraren berezko edukietatik kanpo, agentzientzat garrantzi handia duen gai bat lantzeko aprobetxatu zen, Enpleguaren Euskal Legearen proiektua, hain zuzen ere, abenduan onartzea aurreikusten dena. Batzarrean Enplegu eta Gizarteratze sailburuorde Alfonso Gurpeguik parte hartu zuen eta legea garatzeko aurreikusitako urratsak aurreratu zituen.

Enplegu-politiken tokiko dimentsioa oso presente dago EAEko enplegu-lege berrian, eta aldaketa esanguratsua izango da udalentzat eta garapen-agentzientzat, udalek enpleguaren arloan dituzten eskumenak onartzen direlako eta baldintzatu gabeko finantzaketa ezartzen delako.

Legearekin udalen zeregina indartzen da. Legeak berak orain arte adierazten duen bezala, udalek enplegua sortzeko eta langabeziari aurrea hartzeko, arintzeko eta aurreko egiteko politikak garatu dituzte, baina, apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 17.1.25 artikulutik harago doan erakunde legitimatzaile esplizitu baten laguntzarik gabe, eta enplegu-politiken garapen eraginkorra bermatuko duten erakunde arteko koordinazio- eta lankidetza-mekanismorik gabe.