Euskadiko ETE Zirkularra programa aurkeztu da, Eusko Jaurlaritzaren eta enpresa eragileen arteko lankidetza-itun handia

2022/03/14

Pasa den martxoaren 11n, Tapia sailburuak Euskadiko enpresa txiki eta ertainei laguntzeko programa zirkularra aurkeztu zuen. Programa hori Eusko Jaurlaritzaren —Ihobe eta Spri erakunde publikoen bidez— eta enpresa eragileen arteko lankidetza-itun handia da, eta itun horri esker, 500 enpresa txiki eta ertain mobilizatu nahi dira, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategia ezartzen aurrera egin dezaten. Horretarako, hainbat zerbitzu eta laguntza-lerro ekonomiko bat zehazten ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertainen enpresa-lehiakortasuna hobe dadin eta ekonomia zirkularrerako trantsizioan lagun dakien.

Helburu hori lortze aldera, bitarteko eragileen eginkizuna funtsezkoa da, eta, lehen fase honetan, jada lehen 22 bitarteko eragile batu zaizkio Euskadiko enpresa txiki eta ertainei laguntzeko programa zirkularrari. Eragile horiek 2.000 enpresa baino gehiago mobilizatzen dituzte, baita Euskal Autonomia Erkidego osoan industria-balioko kateetako 175.000 langile baino gehiago. Hala ere, akordio hau sinatu duten Confebask edo GARAPEN gisako erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa guztietara iristen dira.

Helburu horiek bete daitezen, Euskadiko enpresa txiki eta ertainei laguntzeko programa zirkularrak bost jarduketa-arlo planteatzen ditu:

  • Ingurumen-zaintzakojarduerak egitea, ekonomia zirkularraren arloan merkatuak dituen erronkak eta aukerak identifika daitezen.
  • Euskal enpresa txiki eta ertainak prestatzea eta gaitzeadetektatutako erronka eta aukera horietan, baita horiek aplikatzeko beharrezkoak diren ezagutza metodologikoetan ere.
  • Proiektu teknikoak abian jartzea, Basque Circular HUB Bilboko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroarekin lankidetzan. Europako hegoaldean ezaugarri horiek dituen zentro bakarra da, etamerkatuko prospektiba-zerbitzuak, trebakuntza aurreratuko zerbitzuak, joeren azterketarako zerbitzuak eta aditu-ezagutza sortzeko zerbitzuak eskaintzen ditu.
  • Euskal enpresa txiki eta ertainei aukera ematea Basque Ecodesign Center zentroa (Eusko Jaurlaritzaren eta 16 euskal enpresa handien arteko itun publiko-pribatua) osatzen duten enpresekin proiektu teknikoak garatzeko.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertainen enpresa-lehiakortasuna hobetzera —enpresekin elkarlanean— zuzentzen diren merkatu-tresnak aplikatzeko laguntza-programa.