Amaiketako Expertxs en Desarrollo y Diversidad

2023/11/28

Joan den azaroaren 17an, KOOP SF 34 afrikar erako coworking guneak antolatutako GARAPENEAN ETA ANIZTASUNEAN ADITUAK AMAIKETAKOAn parte hartu zuen GARAPENek.

Egunaren helburua administrazio publikoko sustapen ekonomikoko eta bizikidetzako eta aniztasuneko/migrazioko langileria biltzea zen, biztanleria atzerritarraren ekintzailetzari buruz hausnartzeko.

Ainara Egiluzek, GARAPENeko ekintzailetza-arduradunak, jardunaldi honetan parte hartu zuen MEGA izeneko Europako proiektu batean lortutako emaitzak aurkezteko. Proiektu horretan parte hartu zuen bere garaian eta migrazio-ekintzailetzako politikak indartzea landu zen.

Proiektu horretan, migrazio-ekintzailetzaren erronkak identifikatu ziren eta biztanleria atzerritarraren ekintzailetza indartzeko gomendioak proposatu ziren.

Bere garaian identifikatutako erronka batzuk aipatzearren, esan behar dugu garrantzitsuenetako bat datua ezagutzea dela. Erakunde publikoek lurraldean dagoen biztanleria atzerritarra eta haien jarduera ekonomikoa ezagutu behar dute. Datu hori funtsezkoa da dauden erronkei erantzungo diete politika egokiak zehaztu ahal izateko.

GARAPEN agentzietatik, migratzaile ekintzaileen datua jaso dugu eta, 2022an, agentziek sortutako enpresen %22a atzerritarrek sortu zituzten.

Nabarmendu beharreko beste erronka bat ekintzaile migratzaileak ikusaraztea eta horiei balioa ematea da. Alde batetik, garrantzitsua da abian jarri diren atzerritarren erreferenteak ematea. Bestalde, bertakook bere egunean Getxoko Udalak parte hartu zuen DELHI proiektuan aipatzen zen bezala “aniztasunaren betaurrekoak” jarri behar ditugu. Atzerritarrek gure gizarteari ematen dioten balio sozial, kultural eta ekonomikoari buruz herritarrak sentsibilizatzearen garrantzia azpimarratu zen, aprobetxatu beharreko giza-kapital kualifikatua dela ulertzeko.

GARAPENeko agentzia batzuk lanean ari dira migratzaile ekintzaileak ikusarazteko, euren negozioa abian jartzeko prozesu pertsonala kontatzen duten testigantza-bideoen bidez.