Garapen elkarteak Solsona eta Cardonaren bisita jaso du, euskal garapen eredua ezagutzeko

2024/04/16

Apirilaren 15ean eta 16an Garapenek Solsona eta Cardonaren bisita jaso du, talentua erakartzearen eta belaunaldi-erreleboaren, merkataritza biziberritzearen, lanbide-heziketako jardunbide egokien eta slow city-aren esparruko esperientziak ezagutzeko helburuarekin.

  • Talentua erakartzea eta atxikitzea erronka garrantzitsua da Solsona eta Cardona udalerrientzat, azken urteotan populazioa nabarmen jaitsi baita. Horrez gain, etxebizitza gutxi daude eta egokitzen edo alokatzen ez diren asko.
  • Belaunaldien arteko erreleborik eza da beste erronka nagusietako bat, saltokiak udalerrietako gune zaharretan ixten ari baitira.
  • Turismoa sustatzea erronka garrantzitsua da Solsonan, Cardona bezain turistikoa ez delako.
  • Lanbide-heziketako ikastetxeen eta enpresen arteko lankidetza da nabarmendu beharreko beste erronketako bat. Eskualdean lanbide-heziketako ikastetxe gutxi daude, eta horien eskaintza ez dator bat enpresen beharrekin.

Guztira, enpresa- eta merkataritza-elkarteetako 39 pertsona etorri dira, baita udaletako eta Solsona eta Cardona garapen-agentziako teknikariak eta politikariak ere.

Astelehenean Lea Artibai eskualdea bisitatu zuten Lea Artibai Fundazioaren garapen agentzia eredua, lanbide heziketako zentroa eta Leartiker zentro teknologikoa ezagutzeko. Hiru eragile horien arteko lankidetza funtsezkoa da eskualdearen garapena bultzatzeko eta enpresen beharrei erantzuten laguntzeko. Gaur, asteartea, Bilbao Ekintzan izan dira, merkataritza suspertzeko estrategia ezagutzeko.