GARAPEN Topaketen ziklo berria: Trantsizio digitalerako bidea

2023/06/15

Joan den ekainaren 7an GARAPEN Topaketen ziklo berriaren lehen hitzaldia egin zen Luis Moreno-ren eskutik: “El mindset del trabajador del futuro”. 53 pertsonek parte hartu zuten lehenengo hitzaldi hau eraldaketa digitalari buruzko ziklo berriko lehenengoa izan da. Datorren hiru asteetan, digitalizazioari lotutako hiru topaketa gehiago daude antolatuta, digitalizazioari lotutako testigantza eta esperientziak partekatzeko.

Lehen hitzaldi honetan, Luis Morenok lurraldeetako trantsizio digitalari nola aurre egin azaldu zuen: ”Digitalizazioaren garaian, aldaketa ez da soilik esparru teknologikora mugatzen, baizik eta gure pentsaerara eta lan egitera ere hedatzen da”. Facebook bezalako plataformek beren gizarte-erabilgarritasuna erakutsi dute, adin guztietako pertsonei aukera eman baitiete konektatzeko, aldaketa sozial esanguratsua eraginez. Profil helduak aro digitalean integratzeak aurrerapenetara egokitzearen eta teknologiak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzearen garrantzia islatzen du.

Arthur Schopenhauer filosofo ezagunak behin esan zuen: “Egia orok hiru fase ditu: lehenik barregarria da, gero oposizio bortitza jasotzen du eta, azkenik, agerikoa den zerbait bezala onartzen da”. Hala ere, egia ageriko bihurtu aurretik, identifikatzea, erronka bat izan daiteke. Lan-arloan, hurrengo 20 urteetako lanpostuen % 60 oraindik ez direla existitzen uste da, eta horrek etorkizuneko aldaketei aurre egiteko pentsamolde irekia eta moldagarria eskatzen du, zioen Luis Morenok.

Autoprestakuntzari buruz ere hitz egin zuen eta paradigma berri horretan funtsezko elementu nola bihurtzen den azaldu zuen Luis Morenok: Ikasketa arautuek ezin diote digitalizatutako gizartearen erritmo bizkorrari eutsi; beraz, modu autonomoan ikasteko gaitasuna funtsezkoa da. Ezagutzak eskuratzeko titulu akademikoen eta masterren mende egoteaz gain, beharrezkoa da etengabe trebetasun eta ezagutza berriak bilatzea lan-merkatuan etengabe eboluzionatzen jarraitzeko.

Bestalde, produktibitatearen mundua izugarri hazten ari da, automatizazioak eta prozesuen eraginkortasunak bultzatuta. Horrek pertsonek lan egiteko eta laguntzeko modua aldatzea  dakar, eta egokitzapen- eta malgutasun-trebetasunak eskatzea. Bestalde, lanbideak automatizatzeko arriskua ere hor dago.

Administrazio publikoan, adibidez, zeregin asko automatizatu egingo dira, eta arduradunek gizartearen eta enpresen eskaera aldakorrei erantzun beharko diete. Luis Morenok digitalizazioa laugarren iraultzaren goraldi betean dagoela azpimarratu zuen: “Iraultza horrek lan egiteko eta harremanak izateko modua birdefinitzen du, erronka eta aukera berriak aurkeztuz”.

Kalkuluen arabera, gaur egun egiten ditugun zereginen % 50 automatizatu daitezke, eta horrek produktibitatearen hazkunde esponentziala ekarri du. Testuinguru horretan, soft skill-en garrantzia aitortzen da, hala nola pentsamendu kritikoa, sormena, lidergoa, enpatia eta entzuteko gaitasuna.

Trantsizio digitalari buruzko hurrengo hitzaldia ekainaren 14an izango da: Robotikan, mekatronikan eta automatizazioan aditua den Larraioz-Enpresarekin. Ekainaren 21ean,  Adimen artifiziala tokiko garapenaren azeleragailu gisari buruz hitz egingo da eta datorren ekainaren 28an, Big data tokiko garapenari aplikatua izango da gaia. Topaketen ziklo berri honi esker, trantsizio digital eraginkor baten ezaugarriak sakon ezagutu eta haietan sakontzeko aukera eskainiko da.