GARAPEN elkarteak 2022ko jardueraren datuak aurkeztu ditu urteko asambladan, lorpen garrantzitsuekin eta datozen urteetarako ikuspegi argi batekin.
34 garapen agentziak, 643 profesionalek eta 189 udalerrik osatuta, GARAPEN elkarteak lorpen garrantzitsuak lortu ditu laneratzeko orientazioari, enplegu-eskaintzei eta sortutako enpresa berriei dagokionez, besteak beste. 2022an, 10.642 langabetu bideratu dira laneratzeko; 3.844 enplegu-eskaintza kudeatu dira; 1.302 enpresa berri sortu dira, 1.941 enplegu sortu dituztenak; eta 5.511 enpresa artatu dira, izapidetutako laguntzei eta digitalizazio-ekintzei dagokienez.
Garapen agentziek azpiegitura garrantzitsuak dituzte udalerriak eta eskualdeak garatzeko. Nabarmentzekoa da 47 enpresa gune, 804 bulego eta ekintzaileentzat eta enpresentzako coworking guneak dituztenak.
Enplegua
Enplegu arloko aurrekontuaren ia %75 enplegua sustatzeko proiektuetara edo pertsonak kontratatzeko programetara bideratzen da. Zerbitzura jotzen duen pertsonaren profila emakumea, 45 gorakoa, lehen mailako ikasketak dituena eta langabezian dagoena da, asko iraupen luzekoak, eta horietatik %22 migratzaileak dira.
Ekintzailetza
Ekintzailetzaren arloan, sortutako enpresen kopurua mantendu egin da iazkoarekin alderatuta. Nabarmentzekoa da migratzaileen kopuruak gora egin duela (%22).
Negozio motari dagokionez, hurbileko negozioak ugaritu egin dira, pandemiaren aurreko datuak berreskuratuz. Ostalaritzako enpresak, osasunari eta ongizateari lotutako jarduerak, eraikuntza, eta estetika eta irudiari lotutako enpresak ugaritu dira. KSIen esparruan sortutako enpresen kopurua ere handitu egin da.
Enpresa
6.000 enpresa inguruk lehiakortasuna hobetzeko ekintzak egiten dituzte, batez ere kudeaketaren hobekuntzari (%30) eta digitalizazioari (%28) dagokionez.
Trantsizio ekologikoa erantzun gabeko erronka da oraindik. Enpresa mailan erronka horren inguruan kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko beharra dago oraindik. Enplegua eta jarduera ekonomikoa sustatzeko, udalerrien eta eskualdeen garapen jasangarria sustatzeko eta herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko misioarekin bat etorriz, GARAPENek hiru ardatzen gainean gauzatzen du bere jarduna: trantsizio digitala, trantsizio soziala eta trantsizio ekologikoa.
Enpresek partekatzen duten beste erronketako bat talentua da, baina oraingoz egiten diren jarduerak puntualak dira.
Hiri-ekonomia
Merkataritzaren sektorean, nabarmentzekoa da merkataritza dinamizatzeko ekintzetan parte hartzen duten saltokien kopurua, 6.366ra iritsi dena. 2022an zehar merkataritza dinamizatzeko garatu diren ekintza motei dagokienez, nabarmentzekoak dira gabonetako kanpainak, merkataritza bonua, kultura bonua, saldoen merkatua, etab.
Turismoaren sektorean, arreta jaso duten bisitarien kopuruak gora egin du (%83), izan ere, pandemia ostean, 2022an sektore hori suspertu egin da.