Aurkezpena

Helburuak

Elkarte profesionala da Garapen, eta Euskadiko tokian tokiko erakundeek eratutako garapen-agentziak batzea du xede, helburu hauek oinarri hartuz:

  • Tokiko garapenaren gainean kontzeptualizatzea, eta garapen horren proiekzio estrategikoa eta aplikazio operatiboa lantzea.
  • Informazio- eta jakintza-trukea sustatzea, lankidetzako proiektuak garatuz.
  • Agentziei zerbitzuak ematea interes komuneko gaietan.
  • Erakunde publiko zein pribatuen aurrean irizpide eta jarrera bateratuak eratzea, haien ekintza-eremuen barruko gaietan.

Garapen erakunde-sare modura egituratuta dago, agentzia elkartuen arteko konfiantza eta kooperazioa oinarri dituela, eta ikuspegi finantzariotik oreka bermatzen dion egitura minimo eta malgua du.

Agentziei zerbitzuak

Honako hauek dira, nagusiki, agentziei ematen dizkiegun zerbitzuak:

Informazioa eta aholkularitza:

Garapeneko kide diren agentzientzako informazioa interesgarria, hainbat bide baliatuz, hala nola txostenak, buletinak eta abar.

Etengabeko prestakuntza:

Neurriko prestakuntza agentzietako langileen beharrei erantzuteko.

Hausnarketa-foroak:

Erronkei buruz elkarrekin hausnartzeko eta esku hartzeko eremu berriak eta tresna eta metodologia berriak identifikatzeko foroak.

Ezagutza kudeatzea:

Agentzien artean esperientziak eta metodologiak trukatuz.

 

 

Lankidetza-proiektuak formulatzea eta garatzea:

Interes komuneko gaietan oinarrituta.

Erakundeekiko harremanak:

Agentzien ordezkaritza, hirugarren batzuen aurrean.

Agentzien lana sustatzea eta zabaltzea:

Ekitaldien, argitalpenen, komunikabideetako komunikazioaren eta abarren bidez.

Parte hartzen dugun sareak