Garapenek Guatemalako ordezkaritza baten bisita jaso du aste honetan, tokiko garapen eredua ezagutzeko eta turismoaren sustapenerako, hondakinen kudeaketarako eta berdintasun politiketarako estrategiak ezagutzeko.
Zehazki, Connex-EU, Proverde Fundazioa eta Yaman Kutx Fundazioko arduradunak etorri dira.
Azken urteotan, Garapen Connex-EU erakundearekin eta Proverde Fundazioarekin lankidetzan aritu da Global Training beken harira eta ordezkaritzek egindako bisitak antolatzen, enpleguaren, ekintzailetzaren eta berdintasunaren inguruko tokiko garapen-agentzien esperientziak ezagutzeko.
Bestalde, Yaman Kutx Fundazioak hezkuntza, osasuna, ingurumena, ekintzailetza, kultura eta kirola lantzen ditu.
Lau eragileen artean kolaborazio hitzarmen bat sinatzeko ere baliatu da bisita, Europar Batasunak Guatemalan duen ordezkaritzaren dirulaguntzen deialdira aurkeztuko den lankidetza-proiektu bat elkarlanean gauzatzeko.