2021eko Global Training Bekak

2021/05/21

Basque Trade & Investment – Euskadiko Nazioartekotze Agentziak iragarri du laster barru Global Training beken 2021eko deialdia abiatuko duela.

Global Training bekei esker, praktikak atzerriko enpresa eta erakundeetan egin daitezke.

GARAPEN – Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak 2012tik kolaboratzen dute programan, eta, hala, 420 lagunek baino gehiagok hartu dute parte gure eskutik.

Edizio honetan, erakunde laguntzailea izango gara, parte-hartzaileei erreferentziazko enpresetan aukera apartak eskainiz emaitza ezin hobeak ekarri dizkien proiektu honen alde egiten jarraitzeko asmoz.

Interesik baduzu, idatz iezaguzu garapen@garapen.net helbidera, deialdia abiatu bezain laster jakinaraz diezazugun.

Ez galdu aukera! Laster informazio gehiago 2021eko Global Training Bekak.