Global Training Bekak 2023
Garapenek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, Donostiako Sustapenak eta Donostiako Ekonomiaren Garapenerako Sustapen Sailak, Global Training Nazioarteko mugikortasun programaren edizio berria ateratzen dute. Programa hau SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren, Basque Trade & Investmenten (Euskal Nazioartekotze Agentziaren) eta Eusko Jaularitza egitasmoa da.
Beka-programa horren bidez, merkatuan jartzen da, eta unibertsitateko titulazioa zein lanbide-heziketako goi-mailako gradua duten gure gazteek eskura dute, praktika ordainduak atzerriko enpresetan eta erakundeetan egiteko aukera, gutxienez 6 hilez, haien profil akademiko eta profesionalarekin loturiko jarduera eta proiektuetan, hain zuzen.
Inskripzioak bakarrik erakunde batean egin ahal izango da.
· GLOBAL TRAINING 2023 Izena emateko prozedurarako azalpenak
· Eskainitako Global Training 2023 beka eskatzeko prozedura (PDF)
1. BEKEN DESKRIBAPENA
- Gutxienez 6 hilabeteko bekak.
- Gazteei zuzendua dira.
- Baldintza: Unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide-heziketa.
- Finantzaketa: 1.635 euroko zuzkidura gordina.
- Eremu geografikoa: mundu osoa.
2. BALDINTZAK
- Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide heziketako titulazioa izatea.
- 2023eko urtarrilaren 1ean, 30 urte bete gabe izatea.
- Unibertsitate-tituludunentzako antzeko prestakuntza helburua duen beste edozein laguntza jaso ez izana, baldin eta, laguntza horren bidez, nazioarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeagoz praktikak egin badira atzerrian. Bereziki, beka hauetaz baliatzea ez da bateragarria honako beka hauen onuradun izatearekin: Global Training bekak, ICEX bekak, beste autonomia-erkidego batzuenak, merkataritzaganberenak, EBko Merkataritza Sustatzeko Erakundeenak edo antzeko beste erakunde batzuenak.
- Global Training 2023 praktikak egingo diren enpresa edo erakundean lan egin ez izana edo praktikarik egin ez izana.
- Egunean dagoela zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan.
- Beka normaltasunez garatzea eragozten duen gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea; edo beka onartzeko orduan ez izatea eguneroko bizitzako jarduerak mugatzen dituen patologiarik.
- Ezin izango dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren inguruabarretako batean dauden pertsonak.
- Ingeles maila bikaina izatea. B2 maila hartuko da erreferentziatzat unibertsitate-irakaskuntza ofizialetako graduko titulazioen kasuan, eta, aldiz, B1 maila, berriz, goi-mailako lanbide-heziketako titulazioen kasuan. Ingeles-maila egiaztatzeko, ezagutza-maila neurtuko duen ahozko eta idatzizko proba bat egingo da, hautagaiak bere ingeles-maila bermatzen duen egiaztagiri homologatua ez baldin badu.
- Praktikak egingo dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
3. EPEA ETA HAUTAPEN-PROZESUA:
Global Training 2023 bekak izena emateko epea 2023ko uztailaren 21tetik irailaren 22ra bitartekoa da.
Hautapen-prozesuan froga hauek egin beharko dira:
1) Ingeles-froga: ahozkoa eta idatzia
Azterketa derrigorrez egin beharko dute Ingeleseko Erakunde Ofizial batek emandako titulua ez duten pertsonek (gehienez 4 urteko antzinatasuna). Diplomatuek eta lizentziatuek B2 maila beharko dute eta goi-mailako LHkoek B1 maila.
B2/B1 titulazioa ziurtatzen duten Erakunde Ofizialak.
Hizkuntza Eskola Ofiziala (HEO)
Cambridge: Certificate in advanced english (CAE)
TOEFL: 80-120/213- 247/550-597
IELTS: 6.0
Trinity grade: 10-11
Callan method: 8-11
Beka garatzeko beste hizkuntza bat eskatzen bada, helmugako erakundeak zehaztuko du zein hizkuntza behar den, eta eskaintza bakoitzean adieraziko da.
Gainerako hizkuntzetarako ez dira maila egiaztatzeko frogak egingo, baina dagozkien tituluak aurkeztu beharko dira hautagaiaren gainerako dokumentazioarekin batera. Gainerako hizkuntzen kasuan, ez da beharrezkoa izango titulua ematen duen erakundea ofiziala izatea; beraz, dagokion maila dokumentatu ahal izango dute akademiek edo irakasle partikularrek.
OHAR GARRANTZITSUA: 4 urtetik beherako titulu ofiziala ez duten pertsonek ezarritako egunetan hautapen-probak egiten ez badituzte, ez dute hautagaiak izaten jarraituko hautapen-prozesuan.
2) Ingeles-froga gainditu duten edo titulua duten pertsonei honako hauetarako deia egingo zaie:
- Talde-dinamikak
- Elkarrizketa pertsonalak
Gazteak helmugako herrialdera azaroa eta abendua artean aterako dira.
On line-ez izen ematea
Zure eskaera ESKUGARRI DAUDEN BEKAK , zuen ikasketara bat etortzen den beka aukeratzen.
Gogoratu erakundeak eskatzen duen profilaren arabera hautagaitza aurkezteko beka hauta dezakezula. Hautagai bakoitzeko eskaera bakarra egin daiteke, baina hautapen-prozesuan zehar zure hautagaitza kontuan izango da zure profila bat datorren beka guztietan.
Eman beharreko dokumentazioa:
- CVa ingelesez eta gazteleraz.
- Eskaera aurkeztutako proiektuarekiko motibazio-gutuna gazteleraz eta ingelesez.
- Txartelekoaren neurriko argazkia.
- Prestakuntza arautuaren titulu ofizialak. 2023an amaitu bada eta titulu ofizialik ez badu, Espediente Akademikoa aurkeztu ahal izango du, kreditu guztiak egin izana justifikatzearekin batera.
- Hizkuntzen titulu ofizialak (kopia).
- NANaren kopia (jaiotza-agiria edo jaiotza-data egiaztatzeko beste edozein agiri).
- EAEko udalerriren bateko errolda-ziurtagiria (gutxienez urte 1eko antzinatasuna).
- Erantzukizun adierazpena, honako hauek adieraziko dituena:
- Ez duela beka normaltasunez garatzea eragozten duen gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik; edo beka onartzeko orduan ez duela eguneroko bizitza mugatzen duen patologiarik.
- Ez dela izan antzeko beka baten onuradun, artikulu honetan xedatutakoarekin bat etorriz.
- Ordainduta dituela dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
- Egunean dagoela zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan.