GLOBAL TRAINING 2023 Izena emateko prozedurarako azalpenak
1. Izena emateko prozedura
1.0. Erakunde kudeatzaileak:
Beka hauek Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimena dira. Global Training hainbat erakunderen bidez kudeatzen da, eta beken baterako eskaintza Basque Trade & Investment-en webgunean kontsulta daiteke.
1.1. Eskari bakarra
Eskatzaileak ERAKUNDEETAKO BATEAN BAINO EZINGO DU EMAN IZENA. Baldintza hau betetzen ez bada, eskatzailea erakundeen programatik kanpo geratuko da besterik gabe.
1.2. Nola aukeratu izena emateko erakunde gestorea.
- Eskatzaileak kontsultatu beharko ditu erakunde bakoitzaren web guneak, erakunde gestore bakoitzak gestionatuko dituen eskaintzak argitaratuta egongo baitira.
- Eskatzaileak erakunde bakoitzak web gunean dituen eskaintzak aztertu beharko ditu eta, eskura dituen eskaintzen artean, interesgarri leritzokeen erakundean eman beharko du izena, ikasketak non egin dituen kontutan hartu gabe.
1.3. Erakunde gestorea hautatu eta gero
Lehengo urratsa egin ondoren, eskatzaileak aukeratu duen erakunde gestoreak kudeatutako hautapen prozesuak hartuko du parte eta erakunde horren agindutako jarraibideei heldu beharko die izena ematerakoan eta hautapen prozesuan zehar.
2. Garapen eta Donostia Sustapena izena emateko prozesua
Jarraian, PDF erantsian, Garapen eta Donostia Sustapenak eskainitako Global Training 2023 beka eskatzeko prozedura zehazten da.