Global Training Bekak 2021

Global Training Bekak 2021

Garapenek , Garapen Agentzien Euskal Elkarteak,Donostiako Sustapenaketa Donostiako Ekonomiaren Garapenerako Sustapen Sailak, Global TrainingNazioarteko mugikortasun programaren edizio berria ateratzen dute. Programa hau  SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Basque Trade & Investmenten (Euskal Nazioartekotze Agentziaren) egitasmoa da.

Beka-programa horren bidez, merkatuan jartzen da, eta unibertsitateko titulazioa zein lanbide-heziketako goi-mailako gradua duten gure gazteek eskura dute, praktika ordainduak atzerriko enpresetan eta erakundeetan egiteko aukera, gutxienez 6 hilez, haien profil akademiko eta profesionalarekin loturiko jarduera eta proiektuetan, hain zuzen.

Inskripzioak bakarrik erakunde batean egin ahal izango da.


· GLOBAL TRAINING 2021 Izena emateko prozedurarako azalpenak
· Eskainitako Global Training 2021 beka eskatzeko prozedura (PDF)



1. BEKEN DESKRIBAPENA

  • Gutxienez 6 hilabeteko bekak.
  • Gazteei zuzendua dira.
  • Baldintza: Unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide-heziketa.
  • Finantzaketa: 1.500 €/hilean.
  • Eremu geografikoa: mundu osoa.

2. BALDINTZAK

  • Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide heziketako titulazioa izatea.
  • 2021eko urtarrilaren 1ean, 31 urte bete gabe izatea
  • Unibertsitate-tituludunentzako antzeko prestakuntza helburua duen beste edozein laguntza jaso ez izana, baldin eta, laguntza horren bidez, nazioarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeagoz praktikak egin badira atzerrian. Bereziki, beka hauetaz baliatzea ez da bateragarria honako beka hauen onuradun izatearekin: Global Training bekak, ICEX bekak, beste autonomia-erkidego batzuenak, merkataritzaganberenak, EBko Merkataritza Sustatzeko Erakundeenak edo antzeko beste erakunde batzuenak.
  • Salbuespen gisa, 2020an COVID 19aren pandemiagatik bekak bertan behera geratu eta gero, edizio honetan berriz aurkeztu ahal izango dira 2019an Global Training beka bat lortutako onuradunak, hurrengo kasu hauetako batean baldin badaude:
    • Beka bertan behera geratu zen helmugako herrialdera irten urretik edo atzerrian 3 hilabete (egonaldiaren % 50, programaren aurrekontuaren kargura) egon baino lehen.
    • Atzerrian 3 hilabete baino gehiago eta 4,5 hilabete baino gutxiago (egonaldiaren % 75, programaren aurrekontuaren kargura) egon eta gero, beka ematen duen erakundeak, Basque Trade & Investment-ekin (Nazioartekotze Euskal Agentzia) ados jarrita, hautagaiak bekari probetxua ateratzeko arrazoi objektiboak daudela erabakitzea, deialdi honetara berriz aurkezteko salbuespena justifikatuz
    Edonola ere, deialdi honetara berriz aurkezteko aukerak ez dio hautagaiari, inolaz ere, plaza ziurtatuko. Horrela, hautaketa-prozesuan berriz parte hartu eta eskatutako baldintza guztiak bete beharko ditu.
  • Ezin izango dira berriz aurkeztu, aurreko atalean deskribatutako baldintzak betetzen badituzte ere, 2019ko Global Training programaren beken entitate arduradunen bati oraindik dirua itzuli behar dioten hautagaiak.
  • Beka normaltasunez garatzea eragozten duen gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea; edo beka onartzeko orduan ez izatea eguneroko bizitzako jarduerak mugatzen dituen patologiarik.
  • Ezin izango dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren inguruabarretako batean dauden pertsonak
  • Ingeles maila bikaina izatea. B2 maila hartuko da erreferentziatzat unibertsitate-irakaskuntza ofizialetako graduko titulazioen kasuan, eta, aldiz, B1 maila, berriz, goi-mailako lanbide-heziketako titulazioen kasuan. Ingeles-maila egiaztatzeko, ezagutza-maila neurtuko duen ahozko eta idatzizko proba bat egingo da, hautagaiak bere ingeles-maila bermatzen duen egiaztagiri homologatua ez baldin badu.
  • Praktikak egingo dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Eskatzaileak ez izatea inolako zigor edo administrazio zehapenik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta, era berean, e

3. EPEA ETA HAUTAPEN-PROZESUA:

2021eko ekainaren 14tik uztailaren 16ra.

Hautapen-prozesuan froga hauek egin beharko dira:

1) Ingeles-froga: ahozkoa eta idatzia

Azterketa derrigorrez egin beharko dute Ingeleseko Erakunde Ofizial batek emandako titulua ez duten pertsonek (gehienez 4 urteko antzinatasuna). Diplomatuek eta lizentziatuek B2 maila beharko dute eta goi-mailako LHkoek B1 maila.

B2/B1 titulazioa ziurtatzen duten Erakunde Ofizialak.

Hizkuntza Eskola Ofiziala (HEO)

Cambridge: Certificate in advanced english (CAE),

TOEFL: 80-120/213- 247/550-597

IELTS: 6.0

Trinity grade: 10-11

Callan method: 8-11

Beka garatzeko beste hizkuntza bat eskatzen bada, helmugako erakundeak zehaztuko du zein hizkuntza behar den, eta eskaintza bakoitzean adieraziko da.

Gainerako hizkuntzetarako ez dira maila egiaztatzeko frogak egingo, baina dagozkien tituluak aurkeztu beharko dira hautagaiaren gainerako dokumentazioarekin batera. Gainerako hizkuntzen kasuan, ez da beharrezkoa izango titulua ematen duen erakundea ofiziala izatea; beraz, dagokion maila dokumentatu ahal izango dute akademiek edo irakasle partikularrek.

OHAR GARRANTZITSUA: 4 urtetik beherako titulu ofiziala ez duten pertsonek ezarritako egunetan hautapen-probak egiten ez badituzte, ez dute hautagaiak izaten jarraituko hautapen-prozesuan.

2) Ingeles-froga gainditu duten edo titulua duten pertsonei honako hauetarako deia egingo zaie:

  1. Talde-dinamikak
  2. Elkarrizketa pertsonalak

Gazteak helmugako herrialdera urria eta abendua artean aterako dira.

On line-ez izen ematea
Zure eskaera ESKUGARRI DAUDEN BEKAK , zuen ikasketara bat etortzen den beka aukeratzen

Gogoratu erakundeak eskatzen duen profilaren arabera hautagaitza aurkezteko beka hauta dezakezula. Hautagai bakoitzeko eskaera bakarra egin daiteke, baina hautapen-prozesuan zehar zure hautagaitza kontuan izango da zure profila bat datorren beka guztietan.

Eman beharreko dokumentazioa:

  • CVa ingelesez eta gazteleraz.
  • Eskaera aurkeztutako proiektuarekiko motibazio-gutuna gazteleraz eta ingelesez.
  • Txartelekoaren neurriko argazkia.
  • Prestakuntza arautuaren titulu ofizialak. 2018an amaitu bada eta titulu ofizialik ez badu, Espediente Akademikoa aurkeztu ahal izango du, kreditu guztiak egin izana justifikatzearekin batera.
  • Hizkuntzen titulu ofizialak (kopia).
  • Zinpeko deklarazioa (Deskargatu)
  • NANaren kopia (jaiotza-agiria edo jaiotza-data egiaztatzeko beste edozein agiri).
  • EAEko udalerriren bateko errolda-ziurtagiria (gutxienez urte 1eko antzinatasuna).
  • Bekadunaren zeregin eta betebeharrak behar bezala burutzeko eragotz lezakeen gaixotasunik ez duela zehaztuko duen mediku-egiaztagiria.

Global Training Bekak 2021

Eskainitako beka bakoitzaren gainean sakatuta, izena emateko prozesuari hasiera emateko prestatutako gunera joan zaitezke.