Global training bekak 2024 izen-emateak
Eskaerak aurkezteko epea: ekainaren 17tik uztilaren 19ra arte
- Global Training bekak BASQUE TRADE & INVESTMENT, SPRI eta EUSKO JAURLARITZAK bultzatutako programa baten baitan daude, erakunde laguntzaile ezberdinen bitartez kudeatzen dena, eskaintza aukera zabala eta irismen handiagokoa bermatzeko asmoz.
- Global Training Bekak 2024 programak 7 erakunde laguntzaile ditu (gehienak beste batzuekin lankidetzan). Erakunde horiek dira beken kudeaketa eta tutoretza gauzatuko dutenak eta baita eskaintza egingo dutenak ere, guztira 500 beka eskainiz.
- Beka guztiak, zein erakundek kudeatzen dituen kontuan hartu gabe, eskubide eta betebehar berberak dituzte, baita diru-kopuru bera ere, eta aukeraketarako derrigorrezko estandarrak betetzen dituzte (ingelesa menperatzen denaren akreditazioa, aukeraketarako elkarrizketak, eskatutako dokumentazioa batzea, etab.)
- Erakunde laguntzaile bakoitzak bere webgunean argitaratzen ditu eskaintzen dituen praktikak.
Izena emateko prozedura
- Eskaera bakarra: Eskatzaile bakoitzak ERAKUNDE BATEAN BAKARRIK eman ahalko du izena.Erakunde batean baino gehiagotan izena emanez gero, eskatzailea hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da..
- Nola aukeratu izena emateko erakunde laguntzailea:
- Eskatzaileak beken eskaintza bateratua eta erakunde kudeatzaileen webguneak aztertu beharko ditu eta gehien interesatzen zaionean izena eman, ikasketak non gauzatu dituen kontuan hartu gabe..
- Ondoko estekan beken eskaintza bateratua eta erakunde kudeatzaileen webguneak aurkitu daiteke:
https://basquetrade.spri.eus/laguntzak/global-training-nazioartekotzeko-mugikortasun-programa
- Erakunde laguntzailea aukeratutakoan:
- Aukeratutako erakunde laguntzailearen webgunean izen-ematea egin ostean, erakunde horren argibideak jarraitu beharko dira izen-emate eta aukeraketa prozesuan zehar.