GLOBAL TRAINING 2018 Izena emateko prozedurarako azalpenak
1. Izena emateko prozedura
1.0. Erakunde kudeatzaileak:
Global Training Bekak 2018 programak 7 erakunde kudeatzaile ditu (gehienak beste batzuekin lankidetzan). Erakunde horiek dira beken kudeaketa eta tutoretza gauzatuko dutenak eta baita eskaintza egingo dutenak ere, guztira 400 beka eskainiz. Erakunde bakoitzak bere eskaintzak argitaratuko ditu.
1.1. Eskari bakarra
Eskatzaileak ERAKUNDEETAKO BATEAN BAINO EZINGO DU EMAN IZENA. Baldintza hau betetzen ez bada, eskatzailea erakundeen programatik kanpo geratuko da besterik gabe.
1.2. Nola aukeratu izena emateko erakunde gestorea.
- Eskatzaileak kontsultatu beharko ditu erakunde bakoitzaren web guneak, erakunde gestore bakoitzak gestionatuko dituen eskaintzak argitaratuta egongo baitira.
- Eskatzaileak erakunde bakoitzak web gunean dituen eskaintzak aztertu beharko ditu eta, eskura dituen eskaintzen artean, interesgarri leritzokeen erakundean eman beharko du izena, ikasketak non egin dituen kontutan hartu gabe.
Erakunde bakoitzari buruzko informazioa eta eskaintzen berri ematen duten web orrietarako estekak: Erakundeak
1.3. Erakunde gestorea hautatu eta gero
Lehengo urratsa egin ondoren, eskatzaileak aukeratu duen erakunde gestoreak kudeatutako hautapen prozesuak hartuko du parte eta erakunde horren agindutako jarraibideei heldu beharko die izena ematerakoan eta hautapen prozesuan zehar.
2. Garapen eta Donostia Sustapena izena emateko prozesua
Jarraian, PDF erantsian, Garapen eta Donostia Sustapenak eskainitako Global Training 2019 beka eskatzeko prozedura zehazten da.