Noski, baina, beti ere, beka eskuratzeko eskakizun guztiak betetzen badituzu.
Ez. Garapen-ek edota Donostiako Sustapenak aurreko deialdi batean sustatutako edo Eusko Jaurlaritzaren 6 hilabeteko edo gehiagoko beka jaso duenak ezingo du beste beka bat jaso.
Hautagai bakoitzak erakunde batean soilik eman dezake izena. Horrela, bekadunak gehien interesatzen zaion erakundean aurkeztuko ditu agiriak.
Enpresetan ordaindutako prestakuntza-praktikak egiten dituztenei alta eman behar zaie Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean, 1493/2011 Errege Dekretuaren arabera. Hortaz, Garapen-ek eta Donostiako Sustapenak bekadunen alta eta baja kudeatuko dituzte gizarte segurantzan, baina bekadunak ordaindu beharko du horren kostua, eta bekaren zuzkiduratik kenduko zaio kotizatu duen diru-kopurua.
Epaimahai profesional batek ebaluatuko ditu eskaerak, beka bakoitzerako irizpideen arabera; azken batean, helmugako erakundeak ematen dio oniritzia bekadunaren hautaketari.
Lankidetzarako akordio bat sinatuko da eta hark zehaztuko ditu alde bakoitzaren eskubideak eta betebeharrak. Aldeen artean ez dago kontratu-harremanik.
Zeregin horiek bekadunari dagozkio; dena dela, helmugako erakundearen laguntza oro asko estimatuko da.
Bekaduna helmugako erakundean 2015eko urria eta abendua bitartean sartuko dela aurreikusita dago. Helmugako erakundeak zehaztuko du data hori.
Bai. Parte-hartzaileak esperientzia honetarako ahalik eta gehien prestatzeko eta aukera hori aprobetxatzeko helburuarekin, Garapen-ek eta Donostiako Sustapenak, atzerriko egonaldia baino lehen, 50 orduko prestakuntza-ikastaroa emango dute, derrigorrezkoa izango dena bekadunarentzat. Helmugako erakundeak, derrigorrezkoa ez bada ere, prestakuntza hori osatu dezake, proiektuari probetxu handiagoa ateratzeko, baina bekadunari kosturik eragin gabe.
Bekadunari prestakuntza ematea helmugako erakundera iritsi aurretik.
Praktikak egingo diren erakundeekin lankidetzarako hitzarmenak sinatzea.
Aseguru-poliza kontratatzea, bekaduna jasan ditzakeen gaixotasun, istripu, aberriratze, eta hirugarrenekiko erantzukizun zibilaren aurrean estaltzeko.
Bekaren zuzkidura ekonomikoa ordaintzea, igorpen-erregimen honen arabera:
1. Lehenengo ordainketa, bekaren zuzkidura ekonomikoaren %50, helmugarantz irten aurretik emango da.
2. Bigarren ordainketa, bekaren zuzkidura ekonomikoaren %40, praktika-egonaldiaren erdia betetzen duen hilabetean gutxi gorabehera, eta, beti ere, bekadunak igorritako jarraipen-txostena jaso ondoren.
3. Hirugarren ordainketa, eta azkena, geratzen den diru-kopuruari dagokiona, azken txostena eta Garapen-ek eta Donostiako Sustapenak bekadunari eskatutako beste edozein dokumentu jaso aurretik.
Prestakuntza-ikastarora joatea bekari hasiera eman aurretik.
Bekaren helmugako erakundeak agindutako zereginak burutzea, ezarritako lan-planaren baitan.
Garapen-ek eta Donostiako Sustapenak zehaztutako jarraipen-txostenak egitea eta bidaltzea.
Helmugako herrialdera iristean, hango kontsuletxean edo enbaxadan erregistratzea, bekak dirauen aldian bizitokia zehaztuta edukitzeko.
Garapen-ekin eta Donostiako Sustapenarekin lankidetzarako akordioa sinatzea.
Bisa izapidetzea (beharrezkoa den herrialdeen kasuan).
Garapen-i eta Donostiako Sustapenari haiek eska diezaioketen informazioa ematea.
Garapen-ek eta Donostiako Sustapenak ezarritako beka-ebaluazioetan parte hartzea.
Bekari uko egite- edo kaleratze-kasuetan, dagokiona baino gehiago jasotako zenbatekoak itzultzea.
Ez. Bekak ez du lan-harremanik ezartzen helmugako erakundearekin.
Bai, baina, beti ere, erroldatze-aldaketaren arrazoia ikasketak izan badira eta hori formalki egiazta badaiteke.
Epaimahaiak lehiaketa-erregimenpean aztertzen ditu eskaerak; hautagaitza guztiak irizpide berdinen arabera baloratzen dira. Haren erabakia ezin daiteke helegin eta ez da informazio partikularrik emango beka ematen ez den kasuetan.