“Enplegurako eta ekintzailetzarako KOPILOTUAK” proiektuaren helburua adimen artifiziala langabetuei eta ekintzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzuetan sartzea eta agentziek eskaintzen dituzten zerbitzuak errealitate berri horretara egokitzea da.
Horretarako, lehenik eta behin diagnostiko bat egingo da adimen artifizial sortzailearen teknologiak inplementatuz agentzien prozesu operatiboetan dauden botila-lepoak identifikatu eta optimiza daitezen.
Ondoren, prestakuntza-ekintza tailerrak egingo dira agentzietako enplegu eta ekintzailetza teknikarientzat, langabetuentzat eta ekintzaileentzat, enplegu eta ekintzailetza prozesuetan baliabide sortzaileak ikasteko eta aplikatzeko.
Proiektua GARAPENek gidatzen du eta 5 garapen agentziek parte hartzen dute: Inguralde, Bilbao Ekintza, Leioako Behargitza, Leartibai Fundazioa eta Erandioko Behargintza.
Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du, ekintzailetza eta enplegu egonkor eta kalitateko proiektu berritzaileak garatzeko dirulaguntzen programaren baitan.