REDEL sareak Batzar Orokorra ospatu du Euskadin

2023/10/06

Atzo, osteguna, Tokiko Garapeneko Erakundeen Sarearen, REDEL, Batzar Orokorra egin zen Donostian. Topaketan REDEL sareko kide diren ia erakunde guztietatik etorritako 48 pertsonak parte hartu zuten.

Batzarrak erakunde berri baten sarrera onartu zuen, A Coruñako Aldundia, eta dagoeneko 33 erakunde elkartu ditu. Halaber, 2024ko ekitaldi berrirako kudeaketa-plana eta aurrekontua onartu ziren.

Sareko kide den eta topaketa honen anfitrioi izan den GARAPEN Garapen Agentzien Euskal Elkarteak gobernantzaren, gizarte-ekonomiaren, talentuaren eta kultura- eta sormen-industrien inguruan agenda oso bat antolatu du. Oraingo honetan, Oarsoaldea, Donostiako Sustapena, Debegesa eta Bisasoa Activaren parte hartzearekin kontatu da, topaketaren antolatzailekide gisa.

Topaketa asteazkenean hasi zen, batzarraren aurreko egunean, eta bertaratutakoek ALBAOLA Itsas Kultur Faktoria ezagutzeko aukera izan zuten, Oarsoaldea eskualdeko Pasai San Pedroko itsas teknologia artisaua berreskuratzen eta balioesten den espazio berritzaile bat.

Batzarraren ondoren, Talent House-eko eraikuntzan egin zena, Donostiako Sustapenak talentua berritzeko eta erakartzeko estrategia aurkeztu zuen, Donostiako komunitate zientifikoa bultzatzeko helburuarekin, talentu berria integratuz, ezagutza zientifiko-teknologikoa zabalduz eta I+G+B-ri lotutako sareko lanerako topaguneak erraztuz.

Arratsaldean Miramonera joan ziren eta bertan FABRIKA ezagutu zuten, Erakundeen Trantsizio Kulturalerako eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sarerako diseinatutako lehen Errendimendu Handiko Zentroa.

Bisita horren ondoren, Elgoibarrera eraman zituzten, Mondragon Korporazioko DANOBAT kooperatiba eta makina-erremintaren sektoreko munduko liderra ezagutzeko aukera izan zezaten, Debegesaren eskutik. Bisita-programa Armagintzaren Museoan amaitu zen. Udal izaera duen museo-ekipamendua da eta helburu nagusia armagintzan tradizio handia duen herri baten memoria historikoa eta industria-ondarea kontserbatzea eta zabaltzea da, bisitariei Eibarko industria-historiaren bilakaeran zehar ibilbidea eskainiz, XIV. mendetik gaur egun arte.

Gaur, urriak 6, jardunaldia Ficoban hasiko da. Bertan Irungo Udalak ongietorria emango du eta bertaratutakoek Gizpuzkoako elkarlaneko gobernantzaren eredua ezagutzeko aukera izango dute, Bidasoa eskualdearen kasua ezagutuz, eskualdeko mugaz gaindiko egoerak eta mugaren bi aldeen arteko lankidetzak beste dimentsio bat ematen baitie egungo eta etorkizuneko jardunei.

BDCC (Basque District of Culture and Creativity) aurkeztuko da, Euskadiko Kultura eta Sormen Industrientzako (ICC) ekimena, Euskadin Kultura eta Sormen industriak garatzea helburu duten ekimen publiko eta pribatuak bateratzeko eta indartzeko sortu dena. Azkenik, Bidasoako Interpretazio Zentroa bisitatuko dute, Hiribideko Zubiaren parean (Frantziarekin konektatzen duen oinezkoentzako zubia eta Atlantiko osoa lotzen duen bidegorria eraikitzeko Europako beste proiektu baten eguneratze osoa ikus daitekeena).