Garapenen Global Training beken izen-ematea irekita

2024/06/20

Atzerrian esperientzia profesional bat bizi nahi dutenek Global Training beka eska dezakete dagoeneko. Izena emateko epea ireki da eta uztailaren 19ra arte egongo da zabalik.

Global Training bekek hainbat herrialde eskaintzen dituzte aukeratzeko eta 1.635 euroko ordainsaria eskaintzen dute. Bekak eskuratu nahi dituztenek Costa Rica, Belgika, Portugal, Mexiko, Argentina, Suitza, Guatemala, India, Frantzia, Txile, Italia, Arabiar Emirerri Batuak eta beste hainbat herrialderen artean aukeratu ahal izango dute.

Gainera, profil guztietarako bekak daude, besteak beste, komunikazioa, zientzia politikoak, enpresen administrazio eta zuzendaritza, psikologia, gizarte zientziak, nazioarteko harremanak, arkitektura, ingeniaritzak, magisteritza, zuzenbidea eta biologia.

Parte hartzeko baldintza bakarrak 30 urte baino gutxiago izatea eta unibertsitateko titulua eta ingeleseko B2 maila izatea dira.

Izen-emateak hurrengo estekaren bidez egin daitezke, (https://becasglobaltraining.eus/) irailaren 13a baino lehen.