Abian da “Enplegurako eta ekintzailetzarako KOPILOTUAK” proiektua, langabeei eta ekintzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzuetan adimen artifiziala txertatzea eta agentziek eskaintzen dituzten zerbitzuak errealitate berri horretara egokitzea helburu duena.
Agentzien prozesu operatiboetan dauden botila-lepoak identifikatzeko eta ulertzeko diagnostiko bat egin ondoren, teknologia sortzaileak inplementatuz optimizatu daitezkeenak, prestakuntza-ekintzako tailerrak egingo dira agentzietako teknikarientzat, langabeentzat eta ekintzaileentzat, enplegu-prozesuetan eta ekintzailetza-prozesuetan adimen artifizialeko tresnak ikasteko eta aplikatzeko. Nerea Luis, Adimen Artifizialean doktorea, eta Clara de Luna, irudi eta bideo ingeniaria, izango dira urtarrilean eta otsailean egingo diren tailerrak emango dituztenak.
Proiektua GARAPENek zuzentzen du eta 5 garapen agentziek parte hartzen dute: Inguralde, Bilbao Ekintza, Leioako Behargitza, Leartibai Fundazioa eta Erandioko Behargintza.
“Kopilotuak” Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du, ekintzailetza eta enplegu egonkorreko eta kalitateko proiektu berritzaileak garatzeko dirulaguntzen programaren esparruan.