Gipuzkoako Foru Aldundiaren (GFA) eta probintziako Garapen Agentzien arteko gobernantza eredua baloratzeko topaketa izan da gaur Debako Hiru Uhinak Hotelean. Jardunaldian zehar, Hitzarmen berriari buruzko hausnarketan eta hitzarmen eta gobernantza eredua osatzen duten osagaietan sakondu da.
Topaketan, gainera, GFAko ordezkari Sebastián Zurutuzaren ibilbidea aitortu da, eta omenaldia egin zaio Gipuzkoako lankidetza-gobernantzaren eredua garatzen egindako ekarpen nabarmenagatik.
Gipuzkoako garapen sozioekonomikoa indartuko duen elkarlanerako eredu baten alde egiten jarraitzen du Garapen Gipuzkoak.