“Enplegu eta Ekintzailetzarako KOPILOTUAK” proiektuaren itxiera jardunaldia

2025/03/27

Gaur, martxoak 27, “Enplegu eta Ekintzailetzarako KOPILOTUAK” proiektuaren itxiera jardunaldia egin da. Ekimen hau GARAPENek bultzatu du bost garapen agentziarekin batera (Inguralde, Bilbao Ekintza, Leioako Behargintza, Leartibai Fundazioa eta Erandioko Behargintza), adimen artifiziala langabeei eta ekintzaileei laguntzeko zerbitzuetan txertatzeko helburuarekin.

Jardunaldian zehar, Nerea Luis eta Clara Luna adimen artifizialean adituek proiektuaren baitan egindako gida aurkeztu dute. Gida honek lan-eskatzaileek, ekintzaileek eta enplegu eta ekintzailetzako teknikariek enplegua bilatzeko eta hautatzeko, elkarrizketak prestatzeko eta enpresa-prozesuak optimizatzeko IA erabil dezaten tresnak eskaintzen ditu. Horrez gain, kalitateko edukia sortzeko eta produktibitatea hobetzeko aplikazioari ekiten dio, marketinaren, salmenten eta komunikazioaren arloetan, besteak beste.

“Enplegurako eta Ekintzailetzarako KOPILOTUAK” proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du, ekintzailetzako eta kalitateko enplegu egonkorreko proiektu berritzaileak garatzeko diru-laguntzen programaren barruan.

Jardunaldi honekin, amaitutzat ematen dugu enplegu- eta ekintzailetza-zerbitzuak modernizatzeko funtsezko etapa baten lehen fasea, berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko apustua eginez, garapen profesionalaren eta enpresa-garapenaren aliatu gisa.