‘Ekonomia zirkularra: Euskadiko ETE Zirkularra programa’ webinarra

2024/06/20

Ekainaren 19an, asteazkena, REDELek ‘Ekonomia zirkularra: Euskadiko ETE Zirkularra Programa’ webinarra antolatu zuen, IHOBEko ekonomia zirkularraren arloko Ana Mezoren eskutik. Bertan, euskal enpresen lehiakortasunerako ingurumen-jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra barneratzeko premian sakondu zen.

Ana Mezok IHOBEren hiru arlo nagusiak nabarmendu zituen: ingurumenaren iraunkortasuna, ekonomia zirkularra eta klimaren aldeko ekintza.

Europako araudietara egokitzeko beharra eta baliabideen erabileran eraginkortasunak duen garrantzia azpimarratu ziren, batez ere industria-sektorean ematen den material eskasiari lotuta.

Itun Berdea, finantza jasangarrien taxonomia eta ekoizlearen erantzukizun zabala bezalako Europa mailako ekimenek enpresek ingurumenari lotutako alderdiak barnera ditzaten sustatzen dute.  Ekimen horiek ekonomiaren jasangarritasuna eta deskarbonizazioa bultzatzen dute, aldaketei erantzuteko berrikuntza eta aurreikuspena sustatuz.

‘Climate Circularity Calculator’ tresna ere aurkeztu zen. ETEi ingurumenean duten eragina kalkulatzea errazten die eta IHOBEren webgunean erregistratzen diren erakunde guztientzat eskuragarri dago.

2022az geroztik, GARAPEN Euskadiko ETE Zirkularra programaren parte da eta trakzio-batzordean eta jarraipen-batzordean parte hartzen du. Programa hau ekonomia zirkularra sustatzeko IHOBEren tresnetako bat da, Basque Ecodesign Center eta Basque Circular Hub erakundeekin batera.

GARAPEN sareko agentzia batzuk dagoeneko ari dira programa honen esparruan ekonomia zirkularra sustatzeko proiektuak garatzen, hala nola, Gasteizko Udala, Debegesa eta Uggasa, Iraurgi Berritzenekin batera.