WEBINAR ZIKLOA “Emprendimientos que Inspiran. Industrias Culturales y Creativas”
CULTSOS proiektuaren esparruan eta REDELekin lankidetzan, GARAPENek kultura- eta sormen-sektoreari zuzendutako webinar ziklo bat antolatu du, sektoreari sektoreko proiektuak ezagutzeko aukera eskaintzeko, proiektuen lehiakortasuna hobetu dadin ikaskuntza sustatzeko eta kultura- eta sormen-sektorea balioan jartzeko.
CULTSOS proiektuaren helburua kultura-sektorearen egungo erronkei erantzutea da, hala nola atomizazioa, lankidetza falta, finantzaketa lortzeko zailtasuna, funts publikoen mendekotasuna, kudeaketa-eskumenik eza eta antolaketa-ahultasuna. Gainera, aldaketa soziodemografikoetara eta iraultza digitalera egokitzeko beharrari heltzen dio, digitalizazioa eta garapen iraunkorrarekin bat datozen narratiben sorkuntza sustatuz.
Lehenengo webinarra otsailaren 27an izango da goizeko 10etatik 11etara. Webinar honetan honako proiektu hauek izango ditugu:
Sektoreko enpresa bazara eta partehartzea interesatzen bazaizu, bete honako galdetegia: https://forms.gle/XEChodQHNebiKuZT7