Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Zu zaude: 

  1. Proiektu interesgarriak
  2. Garapen proiektuak

Proiektu interesgarriak

separador
“Bizkaia: Gazteak Helburu” proiektua jaio da gazteek gizartean eta lan-munduan txertatzeko dituzten beharrei erantzun eraginkorra eta ezberdina emateko, haien motibazioak eta interesak lan-munduan txertatzearekin uztartzeko ahalegina eginda.

Ekimenaren xede nagusia da gazte zaurgarrienen lan- eta enplegagarritasun-gaitasunak hobetzen laguntzea, musikaren industriaren baitako zerbitzuetan berariazko trebakuntza eskainiz.

Gaiaren gaineko azterketen arabera, gazteen kasuan, bereziki, lanik ez izatea langabezian egotea baino askoz gehiago da. Lan duin eta egonkorra bizitzaren osagai nagusia da, bai eta parte-hartze eta harreman sozialarena ere, kontsumitzeko eta nork bere burua garatzeko modua. Aldi berean, azturak sortzen ditu, harreman-ereduak, jarrerak eta jokabideak. Hori dela eta, ikuspegi ekonomiko eta sozialetik, gazteak lan-munduan txerta daitezen sustatzea gure lurralderako inbertsiorik onena da.

Gazte hauek dira, 16 eta 30 urte bitartekoak, eta berezi-bereziki langabezian daudenak edo jardunean ez daudenak eta inolako prestakuntza-motarik jasotzen ari ez direnak (“ez hau-ez hori” kolektiboa), herri-administrazioak hainbat mailatan kezkatzen dituztenetako bat.

Helburu zehatzak:

>> Esperientzia pilotu bat abiatzea “ez hau-ez hori” kolektiboaren prestakuntza eta enplegagarritasuna hobetu ahal izateko, metodologia berritzailea oinarri.

>> Musikaren industriaren baitako zerbitzuen gaineko berariazko prestakuntza diseinatzea, Galizian 7 egunez musika-ekitaldietara (Portamérica jaialdia) joateko mugikortasun-aldia erantsita.

>> Gizarte-eraldaketara bideraturiko zeharkako gaitasunak garatzea: aukera-berdintasuna lanean, dibertsitatea, etab.

“Bizkaia: gazteak helburu” Bizkaiko Foru Aldundiak, ekintzailetza eta kalitatezko lan egonkorra sustatzeko proiektu berritzaileen garapenerako programaren baitan, eta Paideia Galiza fundazioak finantzatuta dago.

GARAPEN da proiektuaren erakunde koordinatzailea, eta garapen-agentzia hauek parte hartzen ari dira:

>> Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintza.

>> Durangaldeko Behargintza.

>> Leioako Beharginza.
 
 

© 2019 GARAPEN • Parque Empresarial Boroa, 19 - Módulo O16, 48340 Amorebieta-Etxano (Vizcaya) - Tlf.: 944 24 32 23 - Fax: 944 24 80 02 • garapen@garapen.net • CIF: G-20227203 • pribatutasuna