Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Zu zaude: 

  1. Proiektu interesgarriak
  2. Garapen proiektuak

Proiektu interesgarriak

separador


1.1. Zer da Txertatu Merkatuan?


Aukera bat

Eta aukera horren bidez, 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteek, betiere kualifikazio gutxikoak, lanik gabeak eta prestakuntza jasotzen ari ez direnak badira, prestakuntza-prozesuetan parte hartu ahalko dute, edo lan-zirkuituetan txertatu.

Soluzio pertsonalizatu bat

Txertatu Merkatuan proiektuak soluzio berritzaileak aplikatzen ditu, parte-hartzaile bakoitzaren premiei erantzuten saiatzen direnak, haien premietara egokitutako baliabideak eskainiz, eta haien gizarteratzea eta laneratzea bultzatuz.

>> Nork parte har dezake?

Ikasketarik gabeko pertsonek, lehen mailako eta bigarren mailako ikasketak, amaituak zein amaitu gabeak, dituztenek, baita unibertsitate-ikasketak utzi dituztene ere.

>> Zer behar da parte hartzeko?

Gazte Bermearen Sistema Nazionalean inskribatuta egotea.

Gizarte-errealitatean oinarritua

Txertatuk gaikuntza-tailerrak erabiltzen ditu integratzeko, pertsonen abileziak balioan jartzeko eta motibazio handiagoa lortzeko.

Lankidetza-proiektu bat

Txertatu Merkatuan proiektua elkarlanean aritzen da hainbat agenterekin, batez ere Gizarte Zerbitzuetako Departamentuekin, Lanbide Heziketako eta Lanbide Hastapenetarako zentroekin, Lanbiderekin eta abar.

Aukera- eta genero-berdintasuna

Txertatu Merkatuan proiektuak aukera-berdintasunaren printzipioa aplikatzen die gazteei gizarteratu eta laneratu daitezen, eta emakumeak lehenesten ditu kolektibo horretan beren kalteberatasun bereziarengatik.

 

1.2. Helburua: gizarteratzea eta laneratzea

Txertatu Merkatuan: egiazko gizarte-premiei erantzuteko proiektu bat:

>> Ibilbide pertsonalizatuak garatzea, parte-hartzaileei zailtasunak gainditzea eta prestakuntzara hurbiltzea ahalbidetuko dietenak.

>> Proiektu bati irtenbidea ematera zuzendutako ikuspegi praktikoa, eta bertan taldeak ispilu gisa jarduten du, eta ikaskuntza partekatua eta adostua da.

>> Prestakuntza ardatz motibatzaile gisa bizi-proiektu baterako, ondoren enplegua eskuratzea ahalbidetuko diena.

 

1.3. Bi fase gizarteratu eta laneratzeko

Egokitu

Proiektura sartzeko atea da Egokitu. Fase honetan, une horretan gizarteari zerbait ekarri ahalko diola nekez uste duen kolektibo baten lan-arloko abileziak identifikatzen dira.

Garatzen dituen jardueretan lan-konpetentziak identifikatzen laguntzen dio gazteari Egokituk, jarduera horietan oinarrituta profil profesionalak eginez.

Ekintzak

- Banakakoak: langabezian dauden eta esperientziarik ez duten pertsonen ezkutuko konpetentziak eta lan-abileziak identifikatzeko, eta balioztatzeko, enpresek erabiltzen duten lan-hizkuntzara egokituz. Metodologia hainbat galderarekin abiatzen da, pertsonek erantzun beharrekoak, bakoitzak gogoko dituen eta normalean garatzen dituen jarduerak aukeratuz.

- Taldekakoak: parte-hartzaileek beren gaitasunak banakako ekimenaren eta talde-lanaren bidez garatzeko bideratutakoak, egiteko gai direnari buruzko ikuspegi berri bat lor dezaten. Prestakuntza bizi-proiektu baterako ardatz motibatzailea izatea da helburua, ondoren enplegua eskuratzea ahalbidetuko diena.

Trebatu:

Trebaturen baliabide guztien ezaugarria da laguntza oso trinkoa eskaintzea pertsonek prozesuan jarraituko dutela bermatzeko, bertan behera uzteak saihestuz edo minimizatuz.

Ekintzak:

- Tailer erdi produktiboak: oinarrizko gaitasun profesionalak (perrsonalak eta gizarte-, harreman- eta antolaketa-arlokoak) ez dituzten gazteei zuzenduak.

- Gaitasun teknikoetan prestatzeko tailerrak: gazteei zuzendutako tailerrak dira prestakuntza prozesuetan sartzeko zailtasunak dituztenak, baina ikasteko prest daudenak.

- Gizarte-berrikuntzako jardunak garatzeko gaitasun-tailerrak: LH1 amaitu duten edo amaitu gabe utzi duten gazte langabetuei zuzendua.

Aurrekoek baiono prestakuntza-maila altuagoa dutenak, eta oinarrizko gaitasun profesionalak dituztenak.

 

1.4. Zer eskaintzen du Txertatuk?

Egokitu

Parte-hartzaileek garatzen dituzten eguneroko jardueretan lan-konpetentziak identifikatzea, hainbat helbururekin:

- Lan-profil bat egitea.

- Harremanak sendotzea prestakuntzaren inguruan.

- Elkarren arteko laguntzan eta taldearen lankidetzan oinarritutako sinergia.

- Errekonozimendu soziala.

Trebatu:

- Tailer erdiproduktiboak: enpleguarekin lotutako prestakuntzara hurbiltzeko eta trebetasun berriak eskuratzeko. Ez dituzte produkzio-atalaseak nahitaez bete behar.

Tailerretako zenbait eduki: irrati-bloga, kautxuzko piezen bizar-kentzea, paleten birziklatzea, bizikletak leheneratzea eta birgaitzea, hiri-baratze eta baratze ekologikoak egitea, gailu mugikorrak, eta abar.

Egunean 3 edo 4 orduz. 4 hilabete inguru bere jarduera guztiekin. 8-12 parte-hartzaile.

 

- Konpetentzia teknikoetako prestakuntza-tailerrak:

Jakintza teknikoa eskuratzea laneratzeko egiazko aukerekin produkzio-sarearen eskarien arabera. 

Prestakuntza motak: oinarrizko mekanizatua, eskorga-gidaria, metrologia, forja-lana eta abar. 

100 ordu gutxi gorabehera tailer bakoitzean 12-15 pertsona inguru. 

180 ordu inguruko praktikaldi bat egiteko aukera. 

- Gizarte-berrikuntzako jardunak garatzeko tailerrak: 

Egiten ikastea gaur egun merkatuak balioetsitako abileziak indartzeko. Eskualdearen egiazko premiei erantzuten dieten ekintzak hainbat esparrutan, hala nola: ingurumena, lanbideak, marketina, eta abar. 

4 – 5 hilabeteko iraupena. 

Espezialitate teknikoetako batzuk: marketin digitala eta komunikazioa, ingurumena eta abar. 

 

Honako hauek dira Garapenekin batera Txertatu Merkatuan programan parte hartzen duten agentziak: Amurrio Bidean, Andoaingo Udala; Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintza; Debagoieneko Mankomunitatea, Debegesa, Durangaldeko Behargintza, Erandioko Behargintza, Gernikako Lanbide Ekimenak Zentroa, Inguralde, Iraurgi Lantzen, Laudio Udala Garapen Agentzia, Lea-Artibaiko garapen-agentzia, Leioako Behargintza, Meatzaldeko Behargintza, Oarsoaldea, Tolosaldea Garatzen, Uggasa, Urduñederra, Urola Kostako Udal Elkartea.

Ekintza hau TXERTATU MERKATUAN proiektuaren baitan egin da Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen 91,89%, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.
 
 

© 2019 GARAPEN • Parque Empresarial Boroa, 19 - Módulo O16, 48340 Amorebieta-Etxano (Vizcaya) - Tlf.: 944 24 32 23 - Fax: 944 24 80 02 • garapen@garapen.net • CIF: G-20227203 • pribatutasuna