Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Zu zaude: 

  1. Proiektu interesgarriak
  2. Garapen proiektuak

Proiektu interesgarriak

separador


Zer da Valora

Euskadi 2007- 2013 programa operatiboaren bidez Europar Gizarte Funtsak % 50ean finantzatutako Valora proiektuak helburu nagusitzat dauka Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan enpresa kudeaketari eta lan antolamenduari buruzko sentsibilizazioa, zabalpena eta aholkularitza garatzea. Horretarako, jarduera ekonomikoko sektore desberdinetan eta hainbat enpresa arlotan esku hartzea dauka xede programa desberdinetan gauzatzen diren lau lan planen bidez:

Eusko hartzeko programak

1- Laguntza plana

Plan honek helburu dauka enpresen beharrak bisitaldi jarraituen bidez eta focus groups izenekoak edo hiri behatokiak abiaraziz antzematea, sektorekako txostenak eta ikerketak burutzea eta enpresentzat zein agentzietako teknikarientzat ezagutza kudeatzeko tresna bat abiaraztea.

2- Sensibilizazio plana

Enpresetan sustatu beharreko balio berriei buruzko tailerrak eta jardunaldiak zein hausnarketarako mintegiak edo foroak abiaraztea. Honetaz gain, jarduera plan honen barruan hamabost egunean behingo informazio buletinak egiten ari dira enpresetara bidaltzeko.

3- Berdintasuna plana

Jarduera plan honen barruan pertsonen balioan eta berdintasun eta ugaritasun planak ezartzeko berariazko metodologietan oinarritutako antolakuntza eredu berriak ezartzeko laguntza eta aholkularitza lantzen ari dira.

4- Hobekuntza plana

Izaera estrategikoko proiektuak garatzeko laguntza eta aholkularitzari begirako jarduera bat da, honako arlo hauei dagokienez: produktuen sormena eta garapena, negozioen berdefinizioa, ekoizpen eta merkaturatze prozesuak, ezagutza eta berrikuntzaren kudeaketa.

 

Erakunde parte-hartzaileak

Valora proiektua GARAPEN eta honen bazkide diren 21 garapen-agentziaren bidez ari da abian jartzen:


Aurrekontua

10.000.000€ 

Web orri hau VALORA proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2007-2013 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.
 
VALORA_Informazioa_Informacion_VALORA.pdf
 

© 2017 GARAPEN • Parque Empresarial Boroa, 19 - Módulo O16, 48340 Amorebieta-Etxano (Vizcaya) - Tlf.: 944 24 32 23 - Fax: 944 24 80 02 • garapen@garapen.net • CIF: G-20227203 • pribatutasuna