Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Zu zaude: 

  1. Aurkezpena
  2. GARAPENi buruz

Aurkezpena

GARAPENi buruz

separador

Elkarte profesionala da Garapen, eta Euskadiko tokian tokiko erakundeek eratutako garapen-agentziak batzea du xede, bi helburu hauek oinarri hartuz:

  • Tokian tokiko izaera endogenoko garapen ekonomikoaren gainean kontzeptualizatzea, eta garapen horren proiekzio estrategikoa eta aplikazio operatiboa lantzea.
  • Informazio- eta jakintza-trukea sustatzea, lankidetzako eta kooperazioko proiektuak garatuz.
  • Agentziei guztien interesekoak diren programetan sinergiak garatzeko zerbitzuak ematea.
  • Erakunde publiko zein pribatuen aurrean irizpide eta jarrera bateratuak eratzea, haien ekintza-eremuen barruko gaietan.

Garapen erakunde-sare modura egituratuta dago, haren kideen arteko konfiantza eta kooperazioa oinarri dituela, eta ikuspegi finantzariotik oreka bermatzen dion egitura minimo eta malgua du.

Agentziei eskaintzea

separador

Honako hauek dira, nagusiki, dizkiegun zerbitzuak:

  • Informazioa eta aholkularitza: garapeneko kide diren agentzientzako informazioa interesgarria, hainbat bide baliatuz, hala nola txostenak, buletinak, telefono bidezko arreta, intranet eta abar.
  • Etengabeko prestakuntza: agentzietako zuzendaritzak eta teknikariek behar duten prestakuntza, eskaintzen dituzten zerbitzuak hobetze aldera.
  • Hausnarketa-foroak: erronkak, joerak eta interes estrategikoko ekintzak elkarrekin aztertzeko guneak.
  • Jakintzaren kudeaketa: lantaldeen bidez, agentzien artean esperientziak eta metodologiak trukatzeko prozesuak kudeatzea eta koordinatzea.
  • Proiektuen kudeaketa: interes komunekoak diren proiektuak elkarrekin aurkeztuz. Agentzien taldeak osatzen duen masa kritikoari esker, Europako programetan eta ekimenetan parte hartzeko eta lehiatzeko aukera handiko plataforma da Garapen.
  • Agentzien lana sustatzea eta haren berri ematea: agentziek egiten duten lana sustatzeko eta haren berri emateko ekintzak, horretarako kongresuak, argitalpenak, lehiaketak, prentsaurrekoak eta beste bide batzuk baliatuz.
  • Erakundeekiko harremanak: agentzien ordezkaritza-lana, hirugarren batzuen aurrean, lankidetza-hitzarmenen bidez.
 

© 2017 GARAPEN • Parque Empresarial Boroa, 19 - Módulo O16, 48340 Amorebieta-Etxano (Vizcaya) - Tlf.: 944 24 32 23 - Fax: 944 24 80 02 • garapen@garapen.net • CIF: G-20227203 • pribatutasuna