Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Zu zaude: 

  1. Berriak

Berriak

Kultura eta sormen sektorea, garai nahasietan elkarlanean

separador
2020-06-12
Kultura eta sormen sektoreko 64 pertsona elkartu ziren atzo, topaketa virtual batetan Kultura eta sormen sektorea, garai nahasietan elkarlanean lelopean.

Lankidetza funtsezko tresnetako bat da zerbitzuak sortzeko, beste egiteko modu batzuk sortzeko, eta, azken batean, balio handiagoa sortzeko. Helburu horrekin, eta lankidetza ezinbestekoa delako, are gehiago orain, alarma-egoerak eragin dituen garai nahasietan, kultura- eta sormen-arloko pertsona eta enpresa guztiei zuzendutako webinar bat eskaini genuen, non honako esparruetako 6 esperientzia entzuteko aukera izan genuen:


  • Estudio de Marina Goñi-branding zerbitzuak.

  • Taller de Sonia Ruiperez-moda.

  • Frango-ikus entzunezkoa.

  • Uhina Matt SM-koprodukzioa.

  • Tipi-diseinua.

  • One with nature-bideo jokua.


Esku-hartze bakoitzean, lehen eskutik entzun ahal izan genuen proiektu bakoitza non abiatu zen, zer arazorekin aurkitu zen eta zer ikasi zuten, baita eskaintzen dituzten alderdi berritzaileak ere. Era berean, beren ibilbidean zehar lankidetzan lan egiteak nola lagundu dien azaldu zuten, eta ezinbestean adierazi zuten nola eragin dien eta nola egin dioten aurre COVID-19ak sortutako egoerari. Kasu gehienenetan lankidetzaren garrantsia azpimarratu zuten eta baita gaur egungo egoerak eman dizkien aukerak aipatu zituzten.

Webinar hau Euskadiko 6 garapen agentzik antolatu zuten. Besteak beste, Bidasoa Bizirik, Bilbao Ekintza, Getxolan, Meatzaldeko Behargintza, Urola Kostako Udal Elkartea eta Oarsoaldeak Garapen Agentzien Euskal Elkartea den GARAPENen koordinazioaz.

Topaketa hau KS Topaketak programaren baitako lehena izan da non helburua sormen sektorean lan egiten dutenen sare lana eta elkarlana bultzatzea litzateke.
 

© 2020 GARAPEN • Parque Empresarial Boroa, 19 - Módulo O16, 48340 Amorebieta-Etxano (Vizcaya) - Tlf.: 944 24 32 23 - Fax: 944 24 80 02 • garapen@garapen.net • CIF: G-20227203 • pribatutasuna