Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Zu zaude: 

  1. Berriak

Berriak

Hazilan lan-munduan txertatzeko erreferentziazko proiektu bihurtu da EAEn

separador
2020-02-21
Hazilan proiektua EAEko 2014-2020 Sistema Eragilearen baitan dago. Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatua, % 50ean, 19 garapen-agentzia biltzen ditu, Garapen delarik guztien buru.

Hazilanen helburua da 20 eta 44 urte bitarteko pertsonei lan-aukera bat ematea, enpresetan praktikak eginez, lanpostu zehatz baterako prestakuntza jasoz edo EAEko ekoizpen-sareak eskaturiko proiektuak garatuz.

Hazilan aldaketarako tresna da: parte-hartzaile bakoitzaren azterketa pertsonal eta profesionala abiapuntu, helburuak argitzen dira, lan-merkatua ezagutzen da eta, merkatuan lan egin ahal izateko tokia edo tokiak non dauden antzemanda, bakoitzak non jardun dezakeen aztertzen da, hasierako azterketa hori eta norbere lehentasunak gogoan.

Prozesu osoan, parte-hartzaileek etengabeko laguntza jasotzen dute, eta beharrezko tresnak ematen zaizkie proposaturiko helburuak betetzeko.

Azken finean, programa osoa da, lan-eskarmenturik gabeko pertsonek lan-merkaturako jauzia egin ahal izateko, beren profilarekin zerikusirik gabeko esperientzia dutenek eskarmentu horri balioa ematen ikas dezaten eta beren lan-profilaren ezagutza merkatuko beharretara egokitzen jakin dezaten.

1.155 parte-hartzaileen ia % 60k lortu dute lan-merkatuan txertatzea, programa bukatu eta hurrengo lau asteen buruan. 537 lagun besteren kontura hasi dira lanean, eta 43k beren enpresa sortu dute.

Parte-hartzaile guztiak pozarren daude emaitzekin, eta programa zalantza barik gomendatuko lukete. 

Testigantza-bideoen estekak 

Proiektuan bizi izandako esperientziak azaltzeko 26 bideo: 

 

© 2020 GARAPEN • Parque Empresarial Boroa, 19 - Módulo O16, 48340 Amorebieta-Etxano (Vizcaya) - Tlf.: 944 24 32 23 - Fax: 944 24 80 02 • garapen@garapen.net • CIF: G-20227203 • pribatutasuna