Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Zu zaude: 

  1. Berriak

Berriak

Euskadi eta Akitaniako 8 artistek sortzaileen mugikortasunerako Euroeskualdeko azken deialdian parte hartuko dute

separador
2017-06-27
Euskadiko 4 artista eta Akitaniako beste lauk parte hartuko dute sortzaileen mugikortasunerako azken deialdi honetan.

Programa honek 3 deialdi izan ditu eta azken deialdi honetan hautatutakoak bai Euskadi zein Akitaniara bidaiatuko dute uztaila hasieran.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Aquitaine-Euskadi 2016 proiektuen deialdiko bigarren saioan kokatzen da eta Euroeskualdeko 20 artistek esperientzia berriak ezagutu, beraien disziplina bereko artistekin kontaktatu, sareak eraiki, sinergiak sortu eta elkarlana bultzatzea ahalbidetu du 2/ 3 egunteako egonaldiak kofinantzatuz. Pertsona partehartzaileak oso ondo baloratu dute programa, beste ekimen batzuekin kontaktuan egotea beharrezkoa ikusten bait dute.

Proiektu honetako bazkideak, Garapen (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) 5 Garapen Agentzien bidez (Buruntzaldea-Beterri, Debegesa, Getxolan, Inguralde eta Oarsoaldea), Bitamine Faktoriarekin (Nazioko nahiz nazioarteko diziplinarteko artisten proiektuak garatzeko mugaz gaindiko espazioa da, eta bertan berrikuntza, sormena eta esperimentazioa baloratzen dira), eta La Fábrica Polarekin (Bordelen kokatuta dago. Bertan hainbat ekoizpen polo biltzen dira, baita artisten eta kulturaren difusiorako guneak nahiz bizitza guneak ere) dira.
 

© 2017 GARAPEN • Parque Empresarial Boroa, 19 - Módulo O16, 48340 Amorebieta-Etxano (Vizcaya) - Tlf.: 944 24 32 23 - Fax: 944 24 80 02 • garapen@garapen.net • CIF: G-20227203 • pribatutasuna