Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Zu zaude: 

  1. Berriak

Berriak

Garapenek eta Donostiako Sustapenak Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, aurton ere, 60 Beka Global Training baino gehiago eskainiko dituzte

separador
2017-06-15
Garapenek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, Donostiako Sustapenarekin lankidetzan gazteei 60 beka GLOBAL TRAINING eskainiko dizkie gazteen profesionaltasuna eta nazioartekotzea sustatzeko asmoz. Programan izena emateko epea ekainaren 14an hasi eta uztailaren 14an amaituko da.

GLOBAL TRAINING programak Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren diru-laguntza du. Mugikortasun transnazionala sustatzen duen programa da unibertsitate tituludun, eta goi-mailako lanbide-heziketa duten 30 urtetik beheragoko gazteei zuzenduta, hain zuzen ere. GLOBAL TRAINING programaren bidez, gazteei atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen zaie euren profil akademikoarekin harreman zuzena duten proiektu eta jardueratan, gutxienez 6 hilabetez, lan errealitatea ezagutzeko aukera ahalbidetuz.

Garapen eta Donostiako Sustapenak 5 urte daramatzate jada elkarlanean gazteei GLOBAL TRAINING bekak eskainiz, eta emaitza esanguratsuak lortuz kudeatu diren 310 beka baino gehiagoetan.

LAN-MERKATURATZEA

Aurreko edizioetan parte hartu duten gazteen 80%ak lan-merkaturatzea lortu du Garapenek eta Donostiako Sustapenak sustatutako bekei esker, eta kasu gehienetan praktikak egiten aritu diren erakundeetan. Gaur egun oraindik ere erakunde berberetan dihardute.

Global Training Beken programak gazte gaituei prestakuntza eta aukera profesionalak eskaini dizkie euren lan-merkaturatzea ahalbidetuz, eta erraztuz. Lan-merkaturatze zuzena programa honen helburu nagusia izan ez arren, aipatzekoa da erakunde biek (Garapen eta Donostia Sustapena) uste dutela ezinbesteko gakoa dela. Horregatik, aurkezten diren proiektuek eta gainerako urteetan lortutako emaitzek lan-merkaturatze indize altuak lortu dituzte.

Bekako aldian parte-hartzaileei merkatuan txertatzen lagundu ahal izateko, Garapen-eko pertsonal teknikoak proiektu guztien jarraipena egiten du, bai parte-hartzaileekin, bai tutoreekin. Alde batetik ezagutzeko pertsonaren egokitzapena lanpostura eta enpresara, eta beste batetik, bekadunak berak egiten dituen lanak eta zereginak ezagutzeko. Arazorik balego, estrategia berriak diseinatu ahal izateko, lanpostura egokitu, eta emaitza onak eta egokiak lortzeko.

Programak balorazio oso ona du gure gazteen aldetik. Aurreko edizioetako parte-hartzaileen 100%ak programa gomendatuko luke. Erakunde hauek lortutako emaitzen arrakasta programaren izaera estrategikoari esker da. Estrategikoa bai Garapenentzat, bai Donostiako Sustapenarentzat, eta azken finean Euskal Herriko garapen agentzientzat.

Aurkeztu diren, eta aurkezten diren proiektu edo bekak bat datoz agentzien estrategiarekin. Hau da, agentziek eurek apustu egiten ari diren sektoreekin. Sektore hauen artean ondorengo jarduera-eremuak azpimarratu behar dira: I+D+i delakoa, ikus-entzunezkoa, IKT, kalitatea, Nekazaritzako elikagaiak, Metal-mekanikoa, Energia…

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eskaintzen duen aukera honi etekina ateratzeko antolakuntzan egon da gakoa, baita programaren estrategiaren integrazioan ere. Sektore, hiri eta erakundeen hautaketa prozesuak eta garatu beharreko proiektuak hobetzea baimenduz. Erakunde eta bekadunari egin zaion jarraipena bera ere oso garrantzitsua izan da. Azken hauek ezinbestekoak izan dira proiektuaren arrakasta lortu ahal izateko azken urteetan.


 

 
 

© 2017 GARAPEN • Parque Empresarial Boroa, 19 - Módulo O16, 48340 Amorebieta-Etxano (Vizcaya) - Tlf.: 944 24 32 23 - Fax: 944 24 80 02 • garapen@garapen.net • CIF: G-20227203 • pribatutasuna