Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Zu zaude: 

  1. Berriak

Berriak

Garapen Oberán

separador
2017-05-12
GARAPENeko Presidente Fernando Nebreda Uruguain, Argentinan eta Brasilen dabil egunotan, bisita instituzionalean. Atzo, Oberáko Udalak gonbidatuta, bertako alkate Carlos Fernández jaunak egin zion ongietorria, haren lantaldeak eta udalbatza erabakitzaileko kideek lagunduta.

Bilera aproposa izan zen toki-garapenerako euskal eredua eta aipatu udalerriarekin lankidetzan aritzeko aukerak ezagutzeko.

Lankidetza horren baitan, COME ON BIZKAIA proiektuko enpresa bizkaitar parte-hartzaileak aipatu eskualdera joango dira, hil honen bukaeran, Argentinako enpresekin sor litezkeen negozio-aukerak aztertzera.

Era berean, Fernando Nebreda lagun gehiagorekin bildu zen: Oberá Eskualdeko Industria, Ekoizpen eta Merkataritza Ganberako (CRIPCO) ordezkariekin, CELOko kideekin eta, ondoren, Misioneseko Unibertsitate Nazionaleko (UNaM) ordezkariekin. 
 

© 2017 GARAPEN • Parque Empresarial Boroa, 19 - Módulo O16, 48340 Amorebieta-Etxano (Vizcaya) - Tlf.: 944 24 32 23 - Fax: 944 24 80 02 • garapen@garapen.net • CIF: G-20227203 • pribatutasuna