Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Zu zaude: 

  1. Berriak

Berriak

Inguralderen `Astelehen teknologikoak´ programak negozioetan teknologia berriak nola erabili azalduko du

separador
2017-04-06
Barakaldoko Garapen Agentziak (Inguralde) eta SPRIk (Enpresa-garapenerako Euskal Agentzia) bi orduko prestakuntza ikastaroak jarri dituzte martxan teknologia berrien erabilera profesionalen, autonomoen eta mikroenpresen artean sustatzeko. Prestakuntzari `Astelehen teknologikoak´ izena eman zaio eta Inguralden emango dira ikastaroak 14:00etatik 16:00etara. Programa horri esker, tresna digitalek interneten estrategia bat garatzeko eta online salmentan lekua aurkitzeko eskaintzen dituzten aukerak eskura daitezke.

Mikroenpresa Digitala programaren barruan dagoen ekimena da eta helburu nagusia, teknologia berriak erabiliz, enpresa lehiakortasunaren hobekuntza sustatzea da, bai eta sarean negozio berrien garapena bultzatzea ere. SPRIk eta Inguraldek adostu dutenez, Barakaldo eta Inguralde erreferentzia izatea lortu nahi dute, esparru honetan trebatu nahi duten eskualdeko profesional, autonomo eta mikroenpresentzako.

Aipatu akordioari esker, Barakaldoko Garapen Agentziak abendura arte eskainiko du SPRIk emango dituen ikastaroen programazio osoa. Ikastaroetan irtenbide praktikoak eta eraginkorrak eskainiko dira lau alor handi hauetan: merkataritza elektronikoa, sare sozialak, marketin digitala eta online produktibitatea. Gauzak horrela, enpresa eta webgunea Datu Pertsonalak Babesteari eta Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko legeen arabera egokitzeko ikastaroak diseinatu dira; bai eta Facebook orria nola diseinatu, Twitter-ek dituen erabilerak edo blog korporatiboak marketin tresna gisa ikastekoak ere. Ikastaroetan zenbait gai landuko dira, hala nola negozioaren online ospea, nola egin e-mailing bezeroentzat Mailchimp bidez, edo online eginbeharren kudeaketan zeintzuk diren negozioek lagungarri izango dituzten aplikazio eta ohiturak.

 
 

© 2017 GARAPEN • Parque Empresarial Boroa, 19 - Módulo O16, 48340 Amorebieta-Etxano (Vizcaya) - Tlf.: 944 24 32 23 - Fax: 944 24 80 02 • garapen@garapen.net • CIF: G-20227203 • pribatutasuna