Becas Global Training 2018

Global Training Bekak 2018

Garapenek , Garapen Agentzien Euskal Elkarteak,Donostiako Sustapenaketa Donostiako Ekonomiaren Garapenerako Sustapen Sailak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, 60 Global Training Beka banatuko dituzte aurten ere.

Beka-programa horren bidez, merkatuan jartzen da, eta unibertsitateko titulazioa zein lanbide-heziketako goi-mailako gradua duten gure gazteek eskura dute, praktika ordainduak atzerriko enpresetan eta erakundeetan egiteko aukera, gutxienez 6 hilez, haien profil akademiko eta profesionalarekin loturiko jarduera eta proiektuetan, hain zuzen.

Inskripzioak bakarrik erakunde batean egin ahal izango da.


GLOBAL TRAINING 2018 Izena emateko prozedurarako azalpenak



1. BEKEN DESKRIBAPENA

  • Gutxienez 6 hilabeteko bekak.
  • 30 urtera bitarteko gazteentzat dira.
  • Baldintza: Unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide-heziketa.
  • Finantzaketa: 1.400 €/hilean.
  • Hilabeteko zuzkiduraren %100 Donostiako Sustapena/Garapenek finantzatua.
  • Eremu geografikoa: mundu osoa.

2. BALDINTZAK

  • Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide heziketako titulazioa izatea.
  • 2017ko urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea.
  • Euskal Herrian erroldatuta egotea gutxienez urte bateko etenik gabeko antzinatasunarekin, 2018ko urtarrilaren 1ean.
  • Atzerrian 6 hilabetetik gorako praktikak egiteko aukera ematen duen beste bekarik jasota ez izatea.
  • Kasu guztietan ingeles-maila altua izatea (C1) eta helmugako herrialdeko hizkuntzaren maila altua beharrezkoa den kasu haietan. Horretarako, ahozko eta idatzizko froga egingo da, bekaduna izateko pertsonaren ezagutzak zehazteko.
  • Praktikak egingo dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Eskatzaileak ez izatea inolako zigor edo administrazio zehapenik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta, era berean, ez izatea aurreko horretarako ezgaitzen duen inolako lege-debekurik ere.

3. EPEA ETA HAUTAPEN-PROZESUA:

Ekaina 15-etatik uztaila 16-rarte

4. HAUTAPEN-EPEA

Uztaila/Iraila 2018 (laster informazio gehiago)

* Gazteak helmugako herrialdera iraila eta abendua artean aterako dira.

Hautapen-prozesuan froga hauek egin beharko dira:

1) Ingeles-froga: ahozkoa eta idatzia

Azterketa derrigorrez egin beharko dute Ingeleseko Erakunde Ofizial batek emandako titulua ez duten pertsonek (gehienez 4 urteko antzinatasuna). Diplomatuek eta lizentziatuek C1 maila beharko dute eta goi-mailako LHkoek B2 maila.

C1/B2 titulazioa ziurtatzen duten Erakunde Ofizialak.

Hizkuntza Eskola Ofiziala (HEO)

Cambridge: Certificate in advanced english (CAE),

TOEFL: 80-120/213- 247/550-597

IELTS: 6.0

Trinity grade: 10-11

Callan method: 8-11

Beka garatzeko beste hizkuntza bat eskatzen bada, helmugako erakundeak zehaztuko du zein hizkuntza behar den, eta eskaintza bakoitzean adieraziko da.

Gainerako hizkuntzetarako ez dira maila egiaztatzeko frogak egingo, baina dagozkien tituluak aurkeztu beharko dira hautagaiaren gainerako dokumentazioarekin batera. Gainerako hizkuntzen kasuan, ez da beharrezkoa izango titulua ematen duen erakundea ofiziala izatea; beraz, dagokion maila dokumentatu ahal izango dute akademiek edo irakasle partikularrek.

OHAR GARRANTZITSUA: 4 urtetik beherako titulu ofiziala ez duten pertsonek ezarritako egunetan hautapen-probak egiten ez badituzte, ez dute hautagaiak izaten jarraituko hautapen-prozesuan.

2) Ingeles-froga gainditu duten edo titulua duten pertsonei honako hauetarako deia egingo zaie:

  1. Talde-dinamikak
  2. Elkarrizketa pertsonalak

Gazteak helmugako herrialdera iraila eta abendua artean aterako dira.

Gogoratu erakundeak eskatzen duen profilaren arabera hautagaitza aurkezteko beka hauta dezakezula. Hautagai bakoitzeko eskaera bakarra egin daiteke, baina hautapen-prozesuan zehar zure hautagaitza kontuan izango da zure profila bat datorren beka guztietan.

Eman beharreko dokumentazioa:

  • CVa ingelesez eta gazteleraz.
  • Eskaera aurkeztutako proiektuarekiko motibazio-gutuna gazteleraz eta ingelesez.
  • Txartelekoaren neurriko argazkia.
  • Prestakuntza arautuaren titulu ofizialak. 2018an amaitu bada eta titulu ofizialik ez badu, Espediente Akademikoa aurkeztu ahal izango du, kreditu guztiak egin izana justifikatzearekin batera.
  • Hizkuntzen titulu ofizialak (kopia).
  • Zinpeko deklarazioa (Deskargatu)
  • NANaren kopia (jaiotza-agiria edo jaiotza-data egiaztatzeko beste edozein agiri).
  • EAEko udalerriren bateko errolda-ziurtagiria (gutxienez urte 1eko antzinatasuna).

Donostiako Sustapenaren arreta presentzialerako bulegoak helbide honetan aurkitzen dira:

Erregina Erregentearen kalea, 8 (Victoria Eugenia eraikina), 20.003 Donostia. Gipuzkoa.

Arreta presentzialerako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

*Era berean, EAEko garapen-agentziako edozein bulegotan aurkeztu ahal izango da.

Garapen - Boroa Elkartegia.

Boroa Enpresa Parkea, 19. Partzela – 2. solairua – 16. Bulegoa.

48340 Amorebieta-Etxano. Bizkaia.

Arreta presentzialerako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara.

Zalantzak argitzeko posta elektronikoa: garapen@garapen.com

Global Training Bekak 2018